2011-11-18

UCCLE I


Belgikan bizi gara. Bruselan. Uccle auzo distiratsu, garbi, burges ziztrinean. Etxetik atera eta berehala Israel herri berriaren embaxada daukagu, poliziaz eta Mossad agenteek gordea. Poliziaren furgoa pasatutakoan eta Avenue de l'Observatoire jarraitzean honako etxetxoak ikusten ditugu ia egunero. Gure etxetik ehundaka bat metrotara. Argazki kamara nirekin hartu eta pasiran irtetean Urizar paparazzi ezaguna bilakatzen naiz. Etxeen argazkiak paparazzi bezala Araban hasi nintzen, Inigorekin gure zuzendariaren etxetzarra "bisitatu" genuenean. Halere ondoko etxeari egin genizkien argazkiak. Orain esperientzia daukat. Etxeak behar bezala ikusi nahi baldin badituzu, klik egin argazkian haundiagoa ikusi ahal izateko. Krisialdi honekin aberatsak aberatsago egiten ari dira. John D. Rockefellerek esan zuen moduan "The way to make money is to buy when blood is running in the streets."






Argazki gehiago dut, hemendik bazatoz Bagako hormetan ikusi ahal izango dituzu ziurrenik.

No hay comentarios: