2011-11-10

MELANCHOLIA


Larsen azken pelikula. Urriaren 7tik hortik ibili omen da "on demand" deritzon aukerari esker, bihar estreinatuko da antzokietan.



Idazten egon beharko nuke. Idazlea naizelako? Azkenik... ea mundua ez den laster bukatzen, hainbeste itxaron eta gero. Gero lagunoi mezuak idatziko dizkiet, gero eskolara joango naiz lanera, gero erosketak egitera, afaria prestatu... ardo ona edan, arrain bat laban egin, umeekin jolastu. Nire umeekin. Isarekin egon, infusio bat edaten, esan behar duena entzun. Aurrera, pixkanaka-pixkanaka. Sekulako eguna atera zaigu Bruselan. Sekulako argia eta beroa daukat barnean. Gabrielekin egon naiz hizketan, taberna batean, arteari buruz; bere arteari buruz. Ederra. Bere emazteaz hitz egin dit ere. Benetazko garrantzizko gaiei buruz hitz egitea gero eta gehiago gustatzen zait, hitzak aukeratuz, denbora hartuz, lelokeriak ekidiz.

No hay comentarios: