2011-11-18

ANIMALIEN BOZA


Aste honetan bozkatu dut, nire bozak posta zertifikatu bezala bidaliz. Oraingoan bidali dizkidate paperak, ez 2009an gertatu bezala. Halere, parte hartu badut ere, hobe litzateke La Crisis Carnivorako (komikiak soilik merezi du, ez ikusi pelikula!) eredua jarraituko bagenu. Halere Orwellek erakutsi zigun bezala animaliek ere ez dakite demokraziarekin zer egin. Erreflexio merke honekin batera aurreko egunean animaliak harrapatu nituen amnistiari buruz hitz egiten. ETAk armak utzi dituenetik guztiok daukagu zeozer esateko. Hori izango da arazoa, ahots batzuk soilik mereziko dutela eta zarata haundiarekin ez dira entzungo.




No hay comentarios: