2010-09-01

ETXERA!


The New York Times-en biharko datarekin, gaur oraindik delarik, honako hau irakur daiteke: Obamak borroka misioa Iraqen bukatua dagoela esaten du. Soldaduak etxera... gu bitartean, hainbeste soldaduen artean (joan zirenak baino askoz ere gutxiago izan arren) ez egoteko Bruselara bidea hartuko dugu bihar arratsaldeko seiretan Kennedyko aireportutik. 8 maleta ditugu eta jada kontainer bat bidali dugu itsasontziz. Etxea hutsik daukagu... lurrean gaude eserita eta lurrean jaten dugu.
Tristeziarekin eta sentipen nahasioi aurre egiteko Maddi Oihenart-en "Hari Hiru" ikaragarria entzuten gaude, lurrean entsalada goxo bat ardo beltz botila batekin ureztatzen dugun bitartean. Ordenagailua hemen dago oraindik eta Big Picturetik irudi hauek atera ditut AEB-ko gerrate madarikatuaren "bukaera" ospatzeko", ez dut uste holako ezer ospatzerik dagoenik, baina hemen dauzkazu argazkiak:













Bilduma osoa hemen ikus dezakezu.

No hay comentarios: