2010-09-25

CORALIE


Aspaldi, Bilbora egin nuen bisita horietako bat eta gero, ideia bat izan nuen. Ideia bat izan genuen Bernatekin batera. Nerbioiaren albotik pasiran geundelarik. Fikzioko poesia idatziko genuen, liburu bat, bost pertsonai, eta gero bost pertsonai horiekin beste zerbait egiteko ideia izan zuen Bernatek (baina sekretu bat da). Horiek horrela, abioian bueltan honako poema hau idatzi nuen. Nire lehenengo pertsonaia Coralie musikari Senegaldarra izango zen. Eta hauek izango ziren bere lehen hitzak:

Nire egoa
nire besoetatik
kanporatu behar dut
nire kontrabajoa
nireagoa sentitzeko
eta berarekin
dantza egiteko
Pilcen nota dantzarien antzera.
Richardekin nahastuz
bere elektrizitate afrikar konparaezin horrekin bat eginez;
Richardek
gau galdu hartan nire azalean
idatzitako
poema sexualak moduan.
Munduan nire
lehenengo gaua,
lurtarra bihurtu ninduena.


Ziur nago gaurko iluntasunean
Richard berriro ikusi
beharko dudala Smalls-en
bere bajoarekin bat publikoa
ametsen mundura
10 dolarren truke eramaten.

Ez dut
hura ikusteko beharra sentitu nahi
bere irribarrez beteriko begiek
nire hanken oreka berriz ere
desafiatuko dutelako


Baina gaur gauean
ni naiz abeslaria,
kontrabajoaren pisua gabe nator
eta eskenatokitik irtengo naiz.

Nire egoa ahaztu
marlboro gorri bat piztu
begiak itxi eta ahoa zabaldu
eta etxera bueltatu;
mikrofonora.
Abestu!

Abestu ez…
xuxurlatu,
xuxurlatu ez,
muxukatzen.

Eta joan daitezela denak pikutara
ni naiz nahi duten diba eta printzesa.
Edith Piaf eta Princen sasialaba.
Hementxe ego ni.
Ongi etorri nire ametsetara
Ongi etorri Coralienera
non Afrikaren kolore laranjak
New Yorkeko abiadurak itotzen du.

Bat, bi…

Bat bi hiru lau….
Uuuuuuuuuuuuuu..


Poema hemen jaitsi dezakezu, ni bezain fetitxista baldin bazara eta dena hor gordeta izan nahi baldin baduzu.

No hay comentarios: