2010-09-15

IDI BIHOTZ


Immakulada eleizako lokaletan ezagutu nuen Mikel. Musean jolasten eta azeitunak jaten, mahai txiki eta zahar batean eserita, bakero pare batekin eta koadrozko alkandora batekin jantzita. Ile laburra zuen garai hartan, baina Europe taldeko "The Final Countdown" kanta jotzen zuen mezan jendea belaunikatzen den momentu horietan. Andra zaharrek jakin izan balute...
Urteak joan eta urteak etorri Mikel berriz Eskuza kaleko lokaletan aurkitu nuen. Umbilical Slug taldeko entseiu batera joan nintzenean Rafa nire lagun musikariarekin. Han Idi Bihotz taldearekin ari zen kitarra jotzen eta abesten. Oso txarrak ziren nire ustetan, soinua oso traketsa zen. Halere Mikelek esan zidan Neguriko leihaketan parte hartuko zutela eta kontzertu bat zegoela. Hara joan nintzen. Soinuak ez zuen hobera egin, baina Idi Bihotzek zerbait zeukan, magia antzeko zerbait, indar berezi bat. Eta hortik aurrera dena publikoa da, beraien DVD-an ikus dezakezuna. Nik oraindik ripeatu ez dudana, baina rokumental horretan ikus daitekena. Beraiek nik baino askoz hobeto kontatzen dute beraien istorioa.
Horiek horrela agur esatea erabaki du Idi Bihotzek. Hona hemen beraien agurra:




Neguriko kontzertu hartatik ez dut Idi berriz ere ikusi, eta horregatik, eta nahiz eta Bruselan bizi, sarrerak erosi nituen aurreko egunean beraien Kafe Antzokiko azkeneko kontzerturako (sarrera ebaki dut zuk inprima ez dezazun eta nire anaiarekin joan ez zaitezen...berari ere sarrera bat erosi nion):

jada ensaiatzen hasi dira Mikelen Facebook-ean ikus daitekeen bezala, beti bezain indartsu, beti bezain umoretsu:


Irrikitan nago!

No hay comentarios: