2010-09-05

SU ETENA??? ETA ORAIN...


Bruselan gaude. Etxean. Pozik. Triste. Etorkizuna eraikitzen... familiarekin eguna pasatu ondoren etxera gatoz, Berria ireki eta hau ikusi dut:




Hemen Berrian idatzitakoa. Berriaren ale berezia hemen irakur eta hemen deskargatu dezakezu.
Hemen New York Times-en idatzitakoa.
Eta nola BBC-ra bidali ote duten bideoa... hemen BBC-ko berria.
BBC-z aparte Gara-ra bidali ote duten agiria hemen daukazu, eta Gara-n idatzitakoa hemen.
Honelakoak gertatzean beti pozik nago, gero-gerokoak. Ea behingoz aurrera goazen, ea behingoz libre garen, ea behingoz Euskalerria denon artean eraikitzeko aukera daukagun, ea behingoz nazio bat garen...


Bideoa handiagoa ikusteko hemen daukazu edo Berriako harrera orrialdera joan zaitezke.
Baina denetarik irakurri behar duzu...hau, hau, hau eta hau. Hori bai... denek jarri dute beraien portadetan, denek orrialdeak eta orrialdeak idatzi dituzte, kronikak, kronologiak, erreportaiak, iritziak, elkarrizketak... orduak eta orduak...

No hay comentarios: