2011-08-09

POESIA GEHIAGO


Mehatxu batekin nator gaur
poesia gehiago idatziko dut
eta hona ekarriko dut
edo hobeto esanda
gero eta poesia gehiago
agertuko da Bagan
beste txorakerien tokia murriztuz
denbora bakarra delako
nahiz eta ahal dudan gehien handitu
nik ere limiteak ditut

emozioz beteta nago
eta horrelakoetan irtenbidea bakarra izan daiteke
idatzi eta idatzi
eta kantak egin
eta argazkiak atera
eta hona dena ekarri
eta gero gerokoak

edertasuna erakusteko helburu bakarrarekin
barruak barran gainean jarriz
eta dena betiko indarrarekin eginez
pisuak aldenduz
kateak askatuz
oihuak afinatuz
topikoak eta arauak ezagutuz
etengabe eraiki eta desegiteko

onomatopeiak itzuliz
eta hitzen mundura ekarriz
titiak laztantzen dudanean bezala
behatzen sentsazioa hitz egiteko asmoz

hori da nire helburua
hori izango da nire lana
hori delako nire bizitza
hori naizelako ni

1 comentario:

Anónimo dijo...

kaniaaaaa!!!!!!