2011-08-23

HARITZ ZUBILLAGA


Bilbon egon nintzen azken astean Egoitzekin birritan elkartu nintzen. Gidoi master-class, birra pare, hanburgesa itzela eta sukaldeko elkarrizketa mamitsu baterako astelehen edo astearte galdu batean eta larunbata toxiko baterako. Egoitzek larunbata horiek ondo baino hobeto antolatzen dakizki. Eguerdian Plaza Berrian gelditu ginen eta han terraza batean eserita bizpahiru ordu eta bizpahiru Heineken berde (birrak gu baino beroagoak zeuden...what the fuck!) hartu genituen. David eta Egoitz ezezik, Galder eta Tucker handik agertu ziren ere; eta Egoitzen anaia ere.

Emakume bat agertu zen, bainujantzi olinpikoak egiten omen dituena, hots, Espainiako igeriketa sinkronizatuko taldearen bainujantziak diseinatu omen dituen emakumea. Plaza Berriko klaustroa zeharkatu eta beste taberna bateko kanpoaldean eseri ginen. Galder desagertu zen. Txisa egin nuen. Sargoria eta argia. Betaurreko beltzak jarri nituen eta pare bat pintxo jan nuen. Batak piperra zeukan, makailuarekin eta besteaaaak... ez dut gogoratzen. Ez ziren beste munduko ezer, edo agian ni beste mundu batean nengoan jada. Ezer ez den munduan, alegia.

Egoitzekin hitz egin nahi nuen. Obsesionata nengoen Egoitzekin. Obsesionata jarraitzen dut.

Egoitzekin gure "proiektu" horiei buruz mintzatu... beldurragatik izango zen, inseguridadeagatik. Batek daki. Azkenean ez genuen ia horri buruz ezer esan, baina ederki baino hobeto zihoan eguna. Bizitza tabernara joan ginen gero... ibili ezik lurretik bizpahiru milimetrotara gindoazelarik. Poz-pozik. Bizitzan gehienek ginflonikekin hasi ziren, ni birra berri bat eskatu nuen. Beroa oraindik, kaguenlaputa! Arratsaldea zen... ordu zehatza jakitea ez zitzaion inori axola. Elkarrizketa gurutzatuak hasi ziren. Holako batean trajedun tipo gazte bat agertu zen. Nerd itxurarekin. Misteriotsua. Haritz deitzen zela esan zidan Egoitzek. Bere betaurrekoen atzetik eta ile erdi luzearen azpitik gauzak esaten hasi zen. Denek ezagutzen zutela berehala ulertu nuen, eta denak miresten zutela ere. Baita Egoitzek ere.

Faizbuk buruzko Fincherren azken pelikularen inguruko goraipamenak hasi ziren. Niri pertsonalki pelikula horrek ez dit ezer esan, eta Daviden lana asko gustatzen zait. Hortik beste pelikula batzuoi buruz hasi ziren. Ni gero eta isolatuagoa nengoan. David eta Haritzen ondoan nengoen. Errubia eder bat pasatu zen eta bere ipurdiarekin egin nituen karrika hartako metro batzuk. Atzerritar asko zegoen gure inguruan. Kanuto usaina eta sargoria. Eskerrak fraka motzak nituela. Drogan pentsatzen hasi nintzen eta Egoitzen hankan kolpe bat eman.

Gero Oierren bila joan ginen, Egoitzen beste lagun bat. Denok Tuckerren kotxean sartu ginen. Golf bat dela uste dut, baina ez nago ziur. Badakizu nik koloreak soilik desberdin dezakedala autoei dagokienean. Romora iritsi eta gaua arratsaldearekin nahastu zen. Y hasta ahi puedo leer.

Etxera itzuli eta Haritz horren misterioari ekin nion goizaldeko ordu bitan amamaren etxean. Eta hau aurkitu nuen:

.

Egoitz, larunbata hori ez dut sekula ahaztuko, nahiz eta zurekin hitz egiterik lortu ez nuen. Egiteke dagoen guzti horren tentsio bereziak aurrera eramango gaituela -pluralean bakardadea diluitzen da- espero dut, tentsio sexual betegabea izan ez arren.

No hay comentarios: