2011-08-13

ANAIA BERRIA


Aspaldi ez dudala nire poemak kontextuan jartzen. Honek ez du beharko lan handirik... Bretagnen geuden eta lagun bat nuen buruan. Azkenaldi honetan anai bihurtu dena. Bata hegaz dabil, bestea amildegian...swap... eta alderantziz...
Lagunak obsesioak bihurtzen ditut, eta obsesioak lagun.

Hona hemen egun horietako kronikatxoa:

11-07-02

Ilargia zeruan balego bezala
gaueko hamarrak dira
baina egunez bainatzen dira
eskuz idatzitako letra hauek
xumeak izan nahi dutenak,
baina beti bezalakoak…
ondo baino hobeto
ezagutzen dugun zaporearekin

Nire ideiek maiz naramate
horra, zugana.
Ba al dakizu zergatik?
maitasunari galdetuko diogu
jertse urdin zahar honi
nire bainujantziko loreoi.

Inakiren liburuan
galduta nabil
mendi handi horien
haize eta heriotzen artean
negarrez
baina ezer busti barik;
negarrak barrutik doazelako.

Oraindik ez dakit
Inakirekin bat natorren
ala
Inaki gorrotatzen dudan:
ausarta ez naizelako
errexa delako liluratua egotea
hainbeste bizitza
galtzen diren bitartean
hainbeste bizitza galduta mendian
hainbeste bizitza galduta
sofá honetan.
Tipo gazte horiek
hor daude
arkaitzen artean
izarrekin dantzan
betiereko deskantsu izoztuan
eta larogei urte barru
gazte izaten jarraituko dute
besteok
hil eta desagertzen garelarik.

Mendizale horiek beraien bizitza
bizi izan zuten
eta beraien heriotza hil
K2an honek
Annapurnan hark
amets batean amestuko dute
batzuk kolpe batekin, seko;
beste batzuk hotzikarez
zein gaixo zein ahul
zein gosez eta egarriz.

Heriotzaren beldur garenok
soilik
bizi gaitezkelako horrela
bizitza norbere eskutan hartu
eta mendi batera jaurti
mendiaren goikaldera
harri horiekin larrua joz
harria larruarekin joz

eta liburua mahai gainean utzi
eta zuri idazten hasi

eta zugan pentsatzen jarri

[…]
egun bat pasa da…

11-07-03

hondartzan gaude orain
mojen irla honetan
gurekin etorri behar zinelako
paradisu honetan
paradisuak nik uste
jendez baino ez daudelako eginak

Bitartean hitzak bildu ditut
hondartzatik pasiran
Naiak karakolak eta karramarroak
jaso dituen bezala.

Esango nahi nizukeen guztia
ez dator beti bezain argi
itsasoaren ondoan eserita nago
agian nostalgia urtarrak
nire hitzak busti dituelako.

Gizon ausarta bat
igerian irten da infinitorantz
zeru gris eta ur urdinaren
erdian

Isa, Naia eta hirurok
bretagneko goiz hotz honetan
hondartzan bakarrak
eta aurrean genituen irlak
lainoan desagertu dira
igerilariarekin batera.

Eguerdia etorri zaigu bisitan
Isa txalupa bat egiten ari da
gaztetan Karraspion
Mikelek eta biok eraikitakoak
bezalakoa
eta euria hasi du azkenean
hasieran xirimiria
baina laster euri hotza
barrabarra
itsasoa emozioz
dardarka balego bezala
agudo jantzi eta aldapan gora
etxera
berora
E.S.T entzutera
Esbjorn itsasoan gelditu zelako
igerilari hura bailitzan
“a strange place for snow”

esan beharrekoak etorri arte
honela utziko zaitut.
isiltasunean.

Banoa Inakirekin Himalayarat.

[…]

11-07-04

beste egun bat joan zaigu
eta nire buruan zaude oraindik
horrela izango da hil arte
dantzan, kantetan
ametsetan zaude.
Oraindik hitzak aurkitzeke
inongo misteriorik
izango ez duen mezua idazteko;
poemen poema
idatzi nahiko nizuke
niretzat zer zaren ospatzeko
goraipatzeko
badaezpadan
bidean gal ez gaitezen

Halere
argi dago ezin dela
hain berezia eta garrantzitsua
hitzez soilik jantzi

edo ez da idatzi behar
bidea egitean datza soilik
eta bidea
elkarrekin gaudenean
egingo dugu.

Bitartean,
badakit ideia honek
berotuko dituela
nire sinapsiak
eta zure ideia erreal horrek
nire azala laztanduko duela
idatzi ezin dudan
maitasun forma honi
beste tresna batzuokin
deskribatuko dut
arauak apurtuko ditut
eta zuregana iritsiko naiz
hemendik zein handik
zure ahotsa sakon horretan
ahots pausatu eta aditu horretan
itsaso berri baten soinua
aurkitzera joango naiz
orain eta beti.

Egoitz oporretan dagoenez ez dakit bere "servidor" horretan argazkiak (tamaina handian, argazkian sakatzerakoan beste argazkiokin gertatzen den bezala) eta pdfak jarri ahal izango dituen ala ez. Horrela denerako, hemen daukazu pdfa. Gero eta gehiago gozatzen nabil argazki kamarakin. Laster iraultza hasteko prest egongo naiz.

No hay comentarios: