2011-05-06

RODRIGO Y GABRIELA


Ostiraleko kontzertuak onenak izan ohi dira. Gaur, Mexikotik datorren bikote bat. Nik ez dut inoiz gitarra klasiko bat horrela entzun.

Hemen NPRen emandako kontzertutxoa, anbientea berotzeko:



New Yorkerko Radio City Hall guztia zutik jarri zutenean han nengoen, korbatadun ikuslegoari Rodrigok zera esan zien taulara igo zenean: "Good night ladies and gentleman, we are Rodrigo and Gabriela, and we like heavy metal... we are sorry for you because we are going to play harder tonight".

Eta jotzen hasi ziren. Eta nik diska bi nituen arren eta atzekoz aurrerako buelta guztiak emanda nituela uste nuen arren... berriz ere aho bete hortze gelditu nintzen. Eta atzo Metallicaren rokumentala berriz ikusi nuen (hemen lehen partea igo egin dizut, eta bigarrena hemen) eta Robert Trujillorekin gogoratu nintzen. Eta horrek nire garuna konektatu zuen, eta horregatik Rodrigo eta Gabriela ekarri ditut... nola? ez duzula oraindik ulertu? Ea ba...



Nik hau dena korbatadunen artean ikusi nuen, denak zutik jarri zirenean eta oinekin kolpeka areto guztia burrunbaka hasi zenean. Itzela izan zen! Hemen Onen bertsioa Robert barik, Orion, eta sorpresatxo bat. Hemen beraien musika pilo bat, ez bakarrik ezagutzen dituzun kanten bertsioak... beraien musika hori baino askoz ere gehiago baita, baina zure atentzioa behar nuen.

No hay comentarios: