2011-05-18

BROTHER SPARROW


Agnesen kontzertura joan ginen atzo. Eta kanta honekin mundutik atera nintzenean Oierrengan pentsatu nuen...



eta nire buruan nire ahotsa eta bere musika zeukan kanta bat idatzi nuen. Gaur goizean akorde bi jo ditut eta errepika abestu etxeko sofan, Naiak irudi bat egiten zuen bitartean, Isa dutxan zegoelarik. Denok egun berri baterako prestatzen. Bakoitza bere erara.

Atzo sorpresa izan genuen ere Alina zegoelako... Agnes baino lehen, 45 minutuko kantaldi goxo bat egin omen zuen Orlova andereak. Berandu iritsi ginen arren, Alinaren pare bat kanta ikusi eta entzun genuen eta gogor txalotu ere.

Brussels is not New York, but it tries hard!

Brother sparrow, encore bezala, Agnesen begien kolorea ikus dezazun. Nik kanta hau 15 bider entzun dezaket orduro, pena bat da ordu batek 60 minutu izatea soilik (estudio bertsioak 4 minutu ditu):

No hay comentarios: