2011-05-23

GU


Lauroba gustatzen zaidala aspaldi daukat esateke. Gaur GU kantaren bideoa hona ekartzea erabaki dut:



Bigarren diskarekin lortu duten mailak nire emozioa pizten du. Kanta baten erdian dagoen punteo bat bereziki... batek daki zergatik...2:33 minutuan hasten dena...nire gazte garaiak datozkit burura... taberna usaina... nesken begiradak bildu nahiean nenbilen garai hartan. Begiradak lehen.



Eta Sektor Rock zenaren eskegi zuten azken irratsaioan nori eta Laurobako mutilei elkarrizketa bat egitea erabaki zuten Gregoriok eta Inaxiok:

Ir a descargar

Irratsaioa hemendik jaitsi dezakezu. Klasiko kutsua daukan bideo honek ere emozionatzen nau.

No hay comentarios: