2011-05-23

JOIN THE SPANISH REVOLUTION


Nostromon hau jarraitzen ibili naiz, hemen jarri nuen moduan; eta gaur iragarki (?) hau ikusi dut...



Gaur, hautoeskunde biharamunarekin, denok gabiltza burua ordenatzen saiatzen. Batzuek aldaketan sinistu nahi izango dute, beste batzuek ez. Batzuek ez dute nahi izango Odon Donostiatik kanporatu, beste batzuek bai. Batzuk Lekeitioko Bilduko bozkarekin pozik egongo dira, Baga-Bigan ospatzen ibiliko dira; beste batzuk ez, eta Baga-Bigan eserita marmarrean egongo dira.

Nik ez dakit zer pentsatu, nik momentuz ez dut baloraziorik egiten, gainera nahiko zaila egiten zait Bruselatik zentzua duen ezer esatea, zentzua duen ezer idaztea. Esperantza ez dut galduko, eta zuen herri eder horren sustraietan dagoena ez da umelduko; baina prest al dago herritarra egin behar dena egiteko? prest al gaude benetan aurrera egiteko? komodidadetik konpromezuko bidea ez baita errexa eta borregismotik lanerako pausuek eguneroko transformazio bat behar dute. Zuena hitza. Orain ezin zarete gelditu. Hemendik emozioa bizi dugu, Naiak, Isak eta hirurok behintzat.

Momentuz hau dena irakurri behar dut.

1 comentario:

dol dijo...

;)