2011-05-22

AKUSTIKOA ETA GERO


Aurreko egunean musikazuzeneanen dabilen lan taldeak antolaturiko kontzertuaren berri eman nizun. Kontzertuko grabazioa hemen entzun dezakezu eta argazkiak hemen ikusi.


Ezkutuan, famatuen argazkia eta gero, eskerrak eta gero, argiak itzali eta gero, taberna huts honetan, barra garbitzen nagoela... erreflexio bat egiteko energia ez dut aurkitzen. Emozionalki zera esango dizut, nik uste gure eszena akustikoa (behintzat grabazioa entzun eta gero) hobeagoa dela... bizpahiru momentutan jarri zait azala dantzan eta ahotsak koroak egin ditu. Bestela, momentu horietatik aparte, galduta ibili naiz.

No hay comentarios: