2011-04-12

THE STORY BEYOND THE STILL


Honelako gauzak behar ditugu. Canonek txapelketa bat antolatu zuen bere garaian (barkatu hain berandu kontu hauekin etortzearren). Argazkilariak zuzendariak bihurtuko ziren, argazkia mugimenduz betez, eta finkoa estatikotik ateraz. Canonek, argazki bat abiapuntutzat hartuz 2-4 minutuko bideo bat (kapitulu bat izango zena) egitea proposatu zuen. Argazki hori abiapuntutzat hartuz, estetika eta argazkian zeuden elementu desberdinak erabiliz istorio bat eraikiz, baldintza batekin; bideoa argazki horretan bukatu beharko zen. Ideia horretatik behean dagoen pelikula egin dute hainbat kapituluetatik "hoberenak" aukeratuz.
Ideia antzeko batekin hasi ginen Nuriak eta biok gure gidoia idazten... eta horretan jarraitzen dugu. Berak idazten du, nik jarraitzen dut, berak jarraitzen du... 01, 02, 03 deitzen diren word dokumentoekin. Flipantea da.
Baina honek ez dauka pelikularekin zerikusirik, edo agian bai... sormen prozesuan bakardadea ez dator nirekin... Vincent Laforek, nik uste, argi utzi du berarekin ez datorrela ere:



Kapitulo guztietarako bidalitako bideoak (irabazleak -aukeratuak- eta galtzaileak - ez aukeratuak-) hemen dauzkazu.

Nik ez dakit bakarrik idazten. Nik ez dakit bakarrik kantatzen. Nik ez dakit bakarrik bizitzen. Horregatik zu behar zaitut. Benetazko beharra da, ez da estetikoa, odola bezain beharrezkoa zait hemen jarraitzeko. Arnasa bezain ikustezina, agian zu konturatuko zinateke zenbat bider bete dituzun zure biriakiak testu hau irakurtzen ibili zarenean. Nik zure arnasak kontatzen ibili naiz, hau kontatzen nizun bitartean. Eta hor geldituko naiz zure ondoan, ikustezin, baina beharrezko. Ziur pelikula ikusiko duzula soilik, eta beste guzti hau ahaztu; edo agian ez duzu pelilkula ikusteko astirik izango. Gogoratu! daukazun bakarra aukera da. Zuk aukera dezakezulako, nik aukeratzen dudan bezala.

Bideoa hemen daukazu, proiektuaren vimeo taldeko orrialdean.

No hay comentarios: