2011-04-07

MOBY DICK


Harrobia entzuten nengoen, irratsaio zahar bat...betiko sintonia (Willis Drummonden Noix abesti itzela), gero Ratzingerren punka, gero Berriren aurtengo Herri Urratserako kanta [kanta ez zait batere gustatu, Sustrai Colinaren letra ez dago gaizki... baina ez da beste munduko ezer... nik uste (beti nik uste, soilik)], eta horiek horrela bapatean Eneko baten istorioa, laburki, kontatu du Inaxiok... eta bere gitarraren soinuak bere ahotsa entzun nahi izatera eraman nau. Kuriositatea piztu soinu garbi eta melodia melankoniatsu horrek. Egiten nengoena gelditu dut, eta bere ahotsaren zain gelditu naiz, arnasa hartu gabe, begiak itxi ditut eta zas! hortik agertu da bere ahots ... bitartean saltseatzen hasi eta bere myspacera joan naiz.

Eta bideo hau ikusi dut:



Bilboko hirirako (gure garaiotan "el villa") kontzertukoa...

eta nola ez... itsatsita gelditu naiz... eta norbaitekin emozio hau partekatu behar izan dut... agian gero nekatuko naiz, agian ez zait dena gustatuko, agian Eneko zarataren artean isilduko da, agian MobyDick bezala bukatuko du... baina orain bolumena igoko dut BagaBigan. Leihoak ireki ditut, eta barra garbitu dut.

oso ona Eneko! oso ona! zorionak! non egon naiz sartuta?