2011-04-15

BELDURRAREN ABOKATUA


Jacques Verges abokatuaren inguruko dokumental boteretsua.



Orain Carlos "txakalaren" inguruko miniserie frantzesa ikusten ari naiz gauero. Eta aspaldi, nire buruari galdetzen diodan galdera ozenkiago dator. Bai. Zuk zure buruari galdera berdina egiten diozula badakit. Biolentzia al da bide bakarra boterearen inposaketaren aurrean? Dialogoa esango didazu... bale... orain begiratu historia (minuskulaz) liburu guztiak eta zera aurkituko duzu: iraultzak, gerrak, borrokak izan direla gizakiaren lagun. Beste gauza bat da gizakiaren egoismoa, handinahia, dirunahia, boterenahia, egoa. Baina horrek ez dauka zerikusisik. Eta beti berdina gogoratzen dut.

Bat hil eta izango zara hiltzaile
Hiru hil eta izango zara hiltzaile
Hamar hil eta psikopata edo soziopata deituko zaituzte
Ehun hil eta terrorista
Ehun mila eta enperadore, errege, lehendakari...

bale... edo diktadore... baina aurreko laurak automatikoki tripakomina eta beldurra ematen dizuten arren, zure burmuinak azkenekoak ez ditu hain gaizkiletzat hartzen. Diktadorea ezik... baina ez al dago Pinocheten jarraitzailerik? Somoza? ez al dago oraindik Francoren sustatzailerik (Fraga eta Ynesttrillas kenduta)? ez al zuen Bushek birritan irabazi? eta Sarkozy? eta Berlusconi? Eta Gonzalez? Eta Aznar? Puskatutako diska zahar bat dirudit. Barkatu. Kabreatzen naiz juizio moralak hain errez egiten direnean, soilik alde baterantz, beti alde berdinerantz... eta lehenaldiko zirkunstantziak ahaztea edo gaur egunekoak.

Eta bai, ni ere biolentziaren aurkakoa naiz. Erreza da biolentziaren aurka egotea. Baina beste irtenbide bat ez dagoela ere badakit. Eta zure kontzientziak agian ez du inolako arazorik Libiako konfliktoarekin... zergatik joan dira denak horra? eta zergatik joan dira frantziarrak Abidjanera? Libiarrak laguntzera? Iboriarrak laguntzera? zergatik ez zen inor Darfurrera joan, edo zergatik lau katu dabil Saharan bere bizitza arriskuan jartzen? eta isilduko naiz. Inor ez duelako entzun nahi. Igual diolako. Sistemari sistema deitzen jarraitu, sistema zu zarela konturatu barik. Batek behin esan zuenez, aberatsek ez daukate konzientziarako tokirik eta txiroek ez daukate konzientziarako dirurik.

No hay comentarios: