2012-12-03

KILL FOR LOVE


Everybody's got a secret to hide...



Chromatics taldeko lan berria etengabe entzuten ibili naiz azken hilabete hauetan. Uste dut ez dudala Kill For Love (2012) diskotik Bagan ezer jarri oraindik. Neil Youngen bertsioa eta gero dator diskoari izena ematen dion kanta zoragarri hau.

Drive filmea ikusita daukazu? Ez? Ikus ezazu! Ulertuko duzu zertara datorren ideien asozioazioa. Halere hori igual dio... joan zaitez pelikula ikustera oraintxe bertan.

Ziur naiz Guillaumen zerrendan egongo dela...

No hay comentarios: