2011-02-12

ZINEA LARUNBATEAN


Aurreko egunean Sofia Coppolaren azken pelikula (Somewhere) ikustera joan ginen, trailer hau ikusi eta gero:



Eta gainera, pentsatu nuen trailerra ikustean, Phoenix taldearena da soinubanda... zinemara joan eta ordu t'erdi eta gero irten nintzen. Haserretuta. Potentzial handiko istorioa da, Sofiak kamara oso ondo erabiltzen du, plano ederrak daude, fotografia ere, aktoreak mundialak daude (nork esango zuen Dorf jaunak horrelako lan bat egin zezakela gaur egun... Bill Murrayrekin "Lost In Translation"en gertatu zen bezala)... baina emakume zein neskekin edo mutil zein gizonekin gertatzen den bezala (oso jatorra da, maitakorra, oso argia, barregarria, estilo berezia dauka... badakizu zer esan nahi duen horrek)...ba bai, pelikula ez zitzaidan batere gustatu. Agian zuri gustatuko zaizu, baina kontuz. Nik uste dut nire arazoa, asko itxaroten nuela... eta itxaropenarekin batzuetan horrela gertatzen da.

Hori esanda, trailerrekin kontuz ibili behar dugula jakinda, hona hemen astebururako ideia batzuk:

Cracks:



American Grindhouse:



Into Eternity (by Michael Madsen):



Putty Hill:



The Music Never Stopped:



The Adjustment Bureau:



Ceremony:



Win Win:



Beste sarrera bat egingo dut laster, bestela atake epileptiko bat izango duzu... kaka... milaka pelikula berri dago... eta hemen gustatzen zaizkididan bi minutuak baino ez ditudala jartzen!... ah! eta Iciar Bollainen azkena (niretzat ez zena gaurarte existitzen... desfase bat da, oso arraroa, 9 urte handik joan eta gero familia, lagunak eta kultura galdu ditudala konturatzen naizen bakoitzean zaila egiten zait).

Even The Rain (Tambien La Lluvia):

No hay comentarios: