2011-02-23

THE SWELL SEASON


New Yorken, aspaldi, Once pelikula ikusi eta flipatu egin nuen. Dokumental bat da? bideoklip bilduma? tipo honen istorioa benetazkoa al da? bere maitasunari zer gertatzen zaio? Pelikulatik bertatik ateratako pasarte honekin adibidez gauza asko dardarka hasi ziren nire barnean:



Glen Hansardek eta Marketa Irglovak bitartean, zeluloidetik at, The Swell Season proiektuan bizi dira, beste hainbat mobidaz gain.

Bideoak milaka daude; bideo onak gutxiago, bideo onak abesti onekin eta zuzenean are gutxiago. Horrez gain... Islandian nahi nuen eta ezezagun talde batekin, inprobisazioaren xarma bezain autentikorik ez dagoelako... Hona hemen nik aurkitu dudana denbora asko galdu gabe. Nik honekin flipatzen dut, nola da posible hain hotz den mundu honetan berotasun dosi handi hau barrutik ateratzea?




Gainera islandiarrak oso guapoak dira... behintzat hemen agertzen direnak.

Bale, bale... hemen Oscar bat eraman zuen abestia...




Bideoak hemen, hemen eta hemen. Hau ikustea ere gomendatzen dizut, horrela hasten da pelikula... ni hor jada izoztuta nengoen. Eta azken gomendio bat, nik pelikula ikusi eta gero, making offa ikusi eta hor bai dena ulertu nuen. Harrez geroztik, sarritan jotzen dut gitarra.

No hay comentarios: