2011-02-16

TXIN


Bere izena Josu Txintxurreta da... niretzat Txin, gehienentzat ziurrenik. Nahiz eta ezagutzen ez dudan, bere lanaren fan absoluto bat naiz. Egia esan Txin izena Bernati esker entzun nuen lehen aldiz, argazki kamara berri bat erostera nihoanean eta adituen iritzia jakin nahi izan nuenean. Bernatek ere Txin asko miresten duela uste dut (eta Bernatek oso jende gutxi miresten duela jakingo bazenu...), eta berak gainera Txinekin lan egiteko aukera (izan) du, eta gainera Txin ezagutzen du. Gogoratu, nik ez dut Txin ezagutzen. Azkenean Pentax bat erosi nuen... baina horrek ez du inporta, ni argazkilaria ez bainaiz. Txin argazkilaria da, beste gauza askoren artean. Txinek teknika ezagutzen duela argi dago, argazki bakoitzaren edizio txukuna ikusgarria da, ez da ezkutatzen, ez ditu argazkiak editatu eta gero editatu ez dituenarena egiten. Arauak dakizki. Arauak jakitea arauak birrintzeko beharrezkoa da. Arauetatik harago joateko. Txinek, nik uste, argi dago arauak hor atzean utzi dituela. Hemen bere talentoaren lagin txiki txiki bat:
















Argazki bilduma, esposaketa hau egiteko, Otsailaren 1ean hasi nuen... badago hortik flipatzeko material berri gehiago... Hemen bere flickra eta musikazuzenean argazkien txokoan Josu Txintxurretak eginiko beste argazki asko. Eskerrik asko Txin. BagaBigatik omenaldi xume eta bero bat. Dirua dudanean zure lanen bat erosiko dut. Urte askotako!

No hay comentarios: