2010-08-21

THE NEW YORKER


Tonto itzela sentitu nintzen aurreko egunean. Beste behin ere. Ia bost urte daramagu New Yorken bizitzen eta aurtengo Uztailak arte ez dugu inoiz The New Yorker aldizkaria erosi. Oso aldizkari ederra da, bertako artikuluak zein fikzioko lanen kalitatea alderaezina da. Maitemindu gara eta harpidetza bat hartuko dugu gure herrimina eta nostalgiari aurre egiteko. Hemen egon izan bagina 47$ izango litzateke urtero, Belgikatik aldiz 120$ izan beharko dute. Igual zaigu. Kalitateak ez dauka preziorik.
Gure autore batekin nahiko obsesionata daude.... 2003an bere "Maiatza" poesia argitarau zuten ere. Ez al zen hori Patxi lehendakariak bere egun handian irakurri zuena? Iturrionan agertu dela orain ikusi berri dut, eta New York-en Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal etabarrekin egindako bidaiari buruz hitz egiten dute... eta hor ere The New Yorker-ri buruz hitz egiten dute. Yankiek Kirmen Kermit deitzen zuten, beste batzuek Karmen edo Krimen deitzen duten moduan.

Portada literario bat:
Lehen zenbakia:
Niri gehien gustatzen zaidan portadetariko bat... New York-dar batek daukan AEB-ko ideia...

Aurtengo abuztuko artikulu bat hemen daukazu, ezagutzen ez baduzu, ideia bat izateko irakurtzea gomendatzen dizudana. Artikulua luzea da, agian batzuontzat luzeegia. Niri kontrakoa gertatzen zait, irakurtzen hasten naizenean eta artikulua zein istorioa gustoko ditudanean, bukatuko denaren beldur naiz.

No hay comentarios: