2010-08-20

LATZEN


Bi urte joan dira jada Latzenek Hellmuga edo Infernuko ateetan bira egin zuenetik, Durangoko Urriak 11ko azken kontzertu hartatik...
Latzen-ek gehien hunkitu nauen talde horietako bat da. Itzela izan zen beraien maketa. Latzen hasiera hasieratik jarraitu nuen. Zuk ere jarraitu bazenu eta Hellmuga birarekin ateratako DVD-a ez badaukazu, hemen ikus ditzakezu bi Rokumental ederrak:

1993-1999 Iragana Oroituz (lehena) hemen jarri dizut
Infernuko ateetan tour (bigarrena) hemen daukazu

Eta jarraitu ez bazenu ere dokumentu oso polita dela aurreratzen dizut. Gehiago jakin nahi baldin badazu esteka sakatu.



Hemen beraien myspacea nostalgikoentzat... hor dauden kantak ez dira nire gogokoenak, baina zer egingo diegu, komertziala izan behar ere.
Hemen Badok biografia
Beraien "Mezua Hil Aurretik" bukatu baino lehen zioen bezala "EZ IXILDU!"

No hay comentarios: