2010-08-22

AITORREK BERRI UTZI DU


Hemen Berriren webgunetik kopiatutakoa:

Gasteizkoa Aitor Goikoetxearen azken kontzertua izan zen BERRI TXARRAK-ekin. Taldearen sorreratik BTX-en bateria jotzaile izan denak orain gutxi eman zigun ezagutzera bere erabakia, atsekabez baina errespetu osoz onartzen duguna. Etorkizunean zorterik onena opa diogu horrenbestez, eta urteotan guztiotan talde honi emandako guztia eskertuz, besarkadarik beroena bidali nahi diogu lerrootatik.

Hona hemen Aitorren agur-komunikatua:

Kaixo;

Berri Txarrak-en 16 urtez hainbeste bizipen, ilusio eta kilometro elkarrekin bizitu ostean, erronka eta bide berriak jorratzeko momentua iritsi da.

Inoiz ez dut urte hauetan bizitakoa eta sentitutakoa ahaztuko, ezta 1994.urteko uda hartan guzti hau hasteko genituen arrazoiak ere.

Musika, bizitzan arnasa hartzeko behar dudan gauza da niretzat, hala izan da, eta hala izango da etorkizunean ere, eta horregatik, goiz edo berandu bidean topatuko gara.

Urte guzti hauetan, zuei esker Berri Txarrak-en bizi eta sentitu dudan guztiagatik…eskerrik asko. Zuei, hurbil zaudeten horiei bereziki eta urrun egonda ere etxean banengo bezala sentiarazten didazuen beste horiei ere, mila esker.

Ikusi arte, bihotzez…

Aitor BTX.


Nahiz eta New Yorkera Berri etorri zenean elkar ezagutu ez genuen, Zorionak egin duzun lan txukunagatik!!! Aitor. Ea egunen batean elkar ezagutzeko aukera daukagun. Hoberena opa dizut!


Bere tokia Galder Izagirrek beteko du.

No hay comentarios: