2010-06-26

EGUTEGIRA BEGIRA


Denboraren indarra sentitzen duen beste poema bat, zaharra bezain gaurkoa, denbora bezala..

Martxoaren azkena
Apirilaren lehena.
Denbora nire azala ukitu gabe
egutegiko horrietan korrika dihoa
gu desagertutakoan ere
Martxoak, Apirila bihurtzen jarraituko du.
Espazioa ezezik
denbora infinitoa baita.

PDFa hemen jaitsi
Oharra: argazkian agertzen den eguna...kasualitatea????

EGIAZKOA


Goizero ispilu aurrean ikusten dut nire burua. Eta batzuetan hor geldituko nintzateke egun osoan, benetakoa naizen sinisteko. Egia bilatzen. Eta beste batzuetan ispilutik alde egin eta idaztera nator. Poema hau benetako gauza guztientzat omenaldi txiki bat baino ez da. Ispiluaren atzetik.

Era guztietako atraktiboak
ikusten ditut,
horretan datza
edertasun konparatiboa,
gradientez betea.
Titi haundiagoak, edo txikiagoak
beso muskulatuagoak, edo finagoak
edo beso lodiak;
begi esanguratsuak, edo hilak
azal beltza edo horia, edo gorria
edo batzutan urdina.

Hauetatik haraindi
dago benetakotasuna.

Eta orduan galdetzen diot nire belarrioi
egia izango al da?
adimentsua izango al naiz?
egia izango al da?
guapoa al naiz?
egia dena,
dena egitan egiten dudala da

PDFa jaisteko hemen klikatu.

DENBORAREN EDERTASUNA


Iazko poema bat da, iazkoa jada! Horrek denboraren edertasuna tituluari (titulu originala, iazko maiatzetik) zentzu gehiago ematen dio oraindik. Denbora erreala da, ni erreala izaten saiatzen naizen moduan...

Jaten ez dudanean,
burukomin honek gogorarazten dit
zein beharrezkoa den elikatzea.
Eta hainbeste
gose greba eginikoen irudiak
datozkit kortex prefrontalera
hipokanpotik ihesi, korrikan.

Gero eta zaharragoa nago.
Gero eta argiago
gero eta nekatuago
gero eta benetakoago
gero eta geroago.
Geroa orainago bihurtzen
eta ni lehenaldia izaten.

Eta geroalditik lehenaldirako bidaian
oraina dago,
eta orain bai.
Zein ona naizen ikusten dut
erdi ona bada ere,
behintzat, ez da erdi-txarra.

PDFa jaitsi nahi baduzu hemen daukazu!

2010-06-25

CON VOSOTROS, DESNUDO


Poesia hau Marta eta Bernat-i neguan bidali nien imeil bat izan zen. Marta eta Bernat, batera, elkarrekin, bakoitza bere aldetik, atzekoz aurrera, buruz behera...era guztietan maite ditut...pluralean eta singularrean. Eta poema hau, maitasun horren isladapen bat baino ez, imaginatu obra guztia, imaginatu ispiluan dagoen guztia.

Ni saludo, ni hola, ni vuestros nombres
ni nada.
Experimento.
Me siento al teclado y vomito.
No vomito una mala indigestión
vomito un amor
y lo razono
la ultima estupidez del amor;
razonarlo

es igual
voy a ser un estúpido
una vez más;
y serlo con vosotros me cuesta menos
y eso ya es una declaración de amor.

No sé.
Es muy complicado de explicar
y sobre todo no poético
no es lineal
ni lógico, ni perecedero
pero siento que si no os lo digo hoy
se me va a escapar de la yema de los dedos
y me voy a odiar por ello
no doy mas
ni mis manos son mias
ni mi piel ni mi pecho ni mis brazos
ni mi nada.

a ello...

sin miedo
con vosotros no tengo miedo
y eso es otra declaración de amor

y ya van dos

pues eso.
que con vosotros es como ese beso
que buscas y que anhelas y que deseas
y que nunca das
y entonces te consumes en amor unilateral
donde ganas sin parar y nada se arruina
si tienes las suficientes ganas de sufrir
con el peor de los amores

vaya, queda mal...
volvamos a empezar
ordenaos putos dedos!
estaos quietos!!!
puta cabeza, que tengo rota
puta piel, que tengo rasgada
putos ojos que tengo quemados
por la luz y por el pasado y por el futuro
sin vosotros a mi lado

y ahí va la tercera declaración
y ahora tendría que venir
un romano cualquiera y llevarse a jesús
y crucificarlo
por las tres veces, como un tal pedro
qué casualidad, casi rima con eneko.
y con te quiero.

y ya van cuatro

y me desnudo
y me masturbo
el cerebro, con las dos manos
en busca de explicaros
algo que me parece que no puedo

que es ese primer beso
que es como yo amaba antes de conoceros
y de conocer a Isa
y de todo eso que ahora soy

cuando follaba se acababa
o se acababa antes la amistad
por no follar
o por miedo a follar algun día
con ese eterno no, de otra amiga más

pero con vosotros el deseo es mi vida
y ahí va la quinta
con las teclas de Nils
detrás de mi espalda
y en mi cuello

mierda! joder! puta!
me he quedado sin un final apoteósico
pero no hay nada más apoteósico
que todo eso que llamo vosotros
que no es querer, ni sentir
que es otro nombre
que no existe
que me niego a creer
que es repetible
porque sino no habría guerras
y todo sería mas fácil
como con vosotros
y ahí va la sexta
y no sé por qué guardo la cuenta
porque habrá un millón

…como todos estos besos


Eta ikusi ez duzuenontzat, hona hemen beraien etxeko eraikikuntzaren kronika. Ikusten dudan bakoitzean emozionatzen naiz.

Poemaren PDFa jaitsi nahi izanez gero, hemen klikatu.

ARGAZKI GABEKO OROITZAPENAK


Aurtengo errege egunean Eneko nire lagunari poema hau idatzi nion metroan, arratsaldean. Ez, ez dut drogarik hartu, ez nabil niri buruz hirugarren pertsonan hitz egiten. Eneko, nire lagun handienetariko bat da. Poema hau idazterakoan konturatu nintzen gu biok agertzen garen argazkirik ez dudala. Gure laguntasuna lehenaldian gelditu dela uste dut batzuetan, baina beste batzuetan bigarren aukera bat izango dugula uste dut. Zurekin ere antzeko zerbait gertatzen zait, edo ez.

Zurekin gogoratu naiz
eta idatzi dizut
eta erantzun didazu
eta Esbjörn Svensson hirukotea
entzutea bururatu zait metroan,
oraingoan zuretzat poemetan.
Esbjörnen begiak itzaliak betirako
egongo dira
eta ur azpian dagoenari begiratuko diote
mundua bukatu arte.

Zure begirada lotsatia dut gogoan
edozein herriko gaueko ordu txikietan.
Kale erdian.
Guapoena zinen beti eta guapoena zara.

Nire ondoan egon zinen.
Oso gertu
gauza txikietan beti elkar ukitzeke.

Sopelanatik pasiran
aurrean geneukanaz gozatzen
gure ansiedade eta beldurrekin
bizitzen ikasten,
maitasunaz hitzegiten
ulertzen saiatzen, sentitzen ikusten.
Kotxean kilometroak egiten.

Gurea hor gelditu zen
Esbjörn dagoen tokian,
iluntasunean, lehenaldian.
Memorian soilik argitzen du goiza
eta elkarrekin gaude berriro
eta kafesne bero baten usaina
datorkit barrura.

Agian etorkizunean
egun solte baten edo bestean
edo bizitzaren ezbeharren batean
barrez ere momentu latzetan.
Agian aurkituko gara. Agian.

Agian Maialenen ezkontzan
edo Markelenean.

Pena bat Esbjörnena. Pena itzela.
Pena bat gurea. Itzela soilik ez.

Halere altza ditzagun kopak
eta egin dezagun topa,
Gora gure argazki gabeko
egun zaparrada hura!
Gora zu! Gora bihotzak!

Muxuak, muxuak eta muxuak.

eta zure argazkirik ez dudanez
hona hemen Esbjörnena,
behean bego, itsasoan…

galduta, olatuekin dantzan.

Nahi izanez gero PDFa hemen jaitsi

2010-06-24

BAT BAT BAT


"We went there for everything we needed. We went there when thirsty, of course, and when hungry, and when dead tired. We went there when happy, to celebrate, and when sad, to sulk. We went there after weddings and funerals, for something to settle our nerves, and always for a shot of courage just before. We went there when we didn't know what we needed, hoping someone might tell us. We went there when looking for love, or sex, or trouble, or for someone who had gone missing, because sooner or later everyone turned up there. Most of all we went there when we needed to be found.”
JR Mohringer, The Tender Bar.

Hori da nire nobela hasi baino lehen idatzita dagoena. Eusebio Erkiagaren poemaren zati bat eta gero. Hortik aurrera nobela hasten da. Gaur metroan, 111. orrialdea idazten hasi dut. Zenbaki berezi bat delako hemen utzi nahi nuen aztarna, etorkizunean egun honetan lehenengo zirriborroaren 111. orrialdea idatzi nuela oroitzeko.

HISTORIAKO PARTIDARIK LUZEENA


Wimbledoneko 18. tenis-zelaia bapatean famatua izango da. jolasten. Inork ez zuen espero John Isner-ek (AEB) eta Nicolas Mahut-ek (FRA) asteartean hasi zuten partida hau hiru eguneko partida izatea, historiako luzeena. Lau set jolastu eta gero, eta bakoitzak bi irabazi ondoren, boskarrena hasi zuten asteartean. Wimbledonen boskarren set-ean ez dago bat-bateko heriotzarik, edo tie-break-ik non 6-6 egon eta gero, zazpigarren eta azken joko bat jolastu behar da. Normalean hori irazten duenak, partida irabazten du. Atzo, partidaren bigarren egunean, azken set horretan 59-59ko emaitzarekin (normalean 6 joku irabazita, jokoa irabazten da), iluntasuna zela eta partida gaur arratsaldean jarraitu dute. Atzo zazpi ordutan zehar jolastu zuten. Azkenean, gaur, partidaren hirugarren egunean eta hamaika ordu baino gehiago eta gero, azken set-aren 491. minutuan Isnerrek 70-68 irabazi egin du. Arratsaldeko 4:48an Inglaterran. Ikaragarria!

Eta Italia etxera, munduko txapeldunak Eslobakiaren kontra galdu dute 3-2 eta taldeko azkenak dira bi punturekin (Paraguai eta Eslobakia aurrera doaz). Arrivederci Azzurri!