2011-06-15

OIENE SESSIONS


Aspaldi zain egon zaren edo ez ez dakit
baina gu, Gorkak kantatzen duen bezala,
jotzera goaz...

Londresetik goizeko ordu txikietan
zure gitarrarekin nire bila etorri zinen
Gare du Norderako gauean utzi zintuen autobusak
eta magiaren usaina somatu nuen berehala

Zer da magia hori ba?
ezagutzen zaituenak badaki zertaz ari naizen;

orduak
akordez akorde bete genituen
larunbata goizean pixkat
gero Jean
larunbata gauean gehiago
gero lotara
gero Atxaga La Monnaiera entzutera
eta gero arratsaldea erretzera
eskuak minduta eta ahots kordak inflamaturik

Zer da magia hori ba?
ezagutzen zaituenak...

Kantak aukeratu, letra kopiatu, musika atera
eta argazki kamara piztu
bat, bi, hiru...
ura eztarritik behera doa
eta soinu bihurtzen da
nire ahotsa zutitu zenuen
zure korden sostenguarekin

zure hamar behatzon indarragatik edo
ohol zati horretan egiten duten dantzagatik edo
bakarrik ez nago
musikaren aurrean makurtzen naizenean
eskutik hartzen nauzu
eta beti bezala
dena errezten duzu
eta denbora ez dugu jada minutuetan neurtzen
irribarre eta zirraretan baizik

Hemen igandeko lehen kanta parea
Hitz Margotuak (suta)
Zapalduen Olerkia (ken7) -laster bertsio osoa-

momentuaren xarmarekin beti
inperfekzio lagun
eta arazo teknikoak direla medio
Bernaten muntaiaren zain oraindik
baina partekatzeko garaia iritsi dela uste dugu

zer da magia hori ba?
ezagutzen...



Stay tunned! laster Sen taldeko bertsio bat, Sting edo Vetustaren "Al Respirar" besteak beste... gora bihotzak! emozioa emozioa emozioa!

4 comentarios:

Yeral dijo...

Mola mucho esa música tío. Gravarlo ya en disco, joder! A pesar de no entender un carajo de lo que dices. Le diré a Itziar que me traduzca...

Un abratxo!

Laura dijo...

Joder, ahora ademas de poner poesia en mi vida, tambien poneis musica...muchas gracias! y mil bicos

Anónimo dijo...

BUUAAHH!!!!
OSO ONAA BAAIII!!!

(...Zure abotsa entzutea beti plazera da...)

Mxxx

BEAtxu

Ichi dijo...

Desde el principio al final...una gran sonrisa...Gracias amigo...tu letra no me llega...en este caso...tu voz y tu imagen me es suficiente, me acercan. Gracias amigo!! eres un crack polivalente.
Besos