2011-06-21

OIENE SESSIONS II


Izan duen arreta ona eta gero Oierrek eta biok grabaturiko pare bat kanta gehiago jartzea erabaki dut. Oierrek arrazoia duen arren eta produktu hauek lagunon arteko zerbait izan beharko luketen arren nire exhibizionismo naturalak hau egitera bultzatzen nau beti. Gero zuk aukera dezakezulako zure denborarekin zer egin, bideoak ikusi eta doinuak entzun, edo ez.



"Zapalduen Olerkia"ren azken frogarekin hasten da kalitate baxuagoa duen bideo hau. Kalitate baxuak nire argazki kamarako grabazio denbora bikoizten duelako. Laugarren minutuan galdu egiten naiz berriro eta ahotsaren melodia ikasi behar dudala argi ikusten da...Oier gaixua! Bestalde, ikus dezakezunez, Oierren gitarra gero eta zuzenagoa datorkizu, zehaztasun, nota eta kolore gehiagoz betea...

Ez baduzu kanta berriz entzun nahi, 8:20ra zuzenean joan zaitezke Sen taldearen "Hire Bila Nabilen" kanta dageoelako. Niretzat oso kanta berezia izaten jarraitzen du Aitor Uriarte, Haritz Harreguy eta besteon perlatxo hau. Gasteizko kaleetara narama kantak bapatean... eta nire maitasun minekin batera dator ere; mozkortuta, drogatuta, galduta, zorabioaren amildegian pareta bati kolpe bat eman eta nire eskumako eskua odolez betetzen ikusten dut. Kale erdian eseri eta Nereari kanta hau abestu nion gau hartan. Nerea nirekin ez zegoen eta oihuka egin behar izan nuen, baina berak ez zuen entzun. Ez gau hartan ez lau urte luze haietan zehar. Harrez geroztik kanta honek odol eta desesperazio usaina du.

Gero, 12:30 inguruan, Vetusta Morla madrildarren "Al Respirar" kanta egin genuela ikus dezakezu. Kanta honen beste bertsio bat laster ekarriko dut hona. Bideo honetan dagoen bertsio hau jo baino lehen egin genuena, gauaren bertsioa, nire ahotsa freskoagoa eta gure gautxori izpirituek bere saltsan kantatu zuten bertsioa; berdintsua, baina libreagoa nik uste. Erdaldun askok Bagako hizkuntza zahar honetan galtzen direla esaten didate maiz. Eta nik komunikazio falta hori nabaritzen eta pairatzen dut beti, erditik zulatzen nauen zerbait da...betidanik... nire identitate linguistikoa zein den ez dakit.

Kierkegaarden angustiekin jarraitu ezik azken kanta aurkeztuko dizut. Stingek abesten duen The Police taldearen "The Shape of My Heart"en bertsio berdea, alegia. Oierren gitarra soilik entzuten saiatu... itzela da eta. Ahotsa berde-berdea dago, kanta hau gutxien entzun dudan kanta baita.

Hauek azken grabazioak izan ziren. Badago, lehen esan bezala, igotzeke daukadan beste bideo bat. Beste kanta berririk egon ez arren, gauak eman zigun babes beltz hori ikus dezazun jarriko dut bideoa laster.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Hacia mucho que no te oia cantar...
Hace mucho que no canto con nadie...
La próxima quedada diaspórica yo te consigo la guitarra...

Muxu bat, bi eta hiru