2011-06-23

EZ NAIZ ISILDUKO


Ez naiz ni... Gabriel Arestiren poema bat da... Hitzen Uberatik, testu honekin batera:

Literaturaren historia ttipia, minuskulaz idazten den hori, irakurleen bizipenei dagokiona, atzeman ezina da. Ezin da jakin poema batek egingo duen bidea, nork noiz eta zergatik erabiliko duen, kantatuko duen. Noren oroitzapenei lotuko zaizkion hitz batzuk, bizitza osorako...

Kofradiatik Nora Barrosok jarraian entzun dezakezuen grabaketa bidali digu, Gabriel Arestiren Egia bat esateagatik poema entzun daiteke bertan. Imajinatu lagun arteko afari bat, duela hamar urte, hiru lagun kantuan; imajinatu norbaitek kasetean grabatu eta ostera oroitzapen propio batetik argira ekartzen duela. Imajinatu modu horretan jarraitu daitekeela hitzen ubera...


No hay comentarios: