2011-06-20

DICHTERLIEBE


Gaur arratsaldeko lau t'erditan Naiaren eskolako zuzendariarekin elkarrizketa bat daukat. Ez, Naiak oraindik ez ditu bere aitaren pausuak jarraitzen hasi. Elkarrizketa hau niretzat da. Aurreko astean mezutxo bat bidali nion Miss Porret-i irakasle izan nahi dudala esanez... idazle izan nahi dudalako, denbora behar dudalako, eta ikerkuntza eta zientzia kapitulua ixteko prest nagoelako. Lanera etorri naiz, laborategira, institutora, azkeneko hamabi urteotan bezala, munduko punta batetik beste batera... eta gaur Gabrieli esker Mexikotik ekarritako Jose Emilio Pacheco maitearen antologia bat daukat eskutartean. Ordenagailuak bere denbora behar du pizteko, oso pc zaharra delako, eta denbora horrek (luzeagoa izan beharko luke) poemak irakurtzeko erabiltzen dut. Eta gaur hau irakurri dut:

La poesía tiene una sola realidad:el sufrimiento.
Baudelaire lo atestigua, Ovidio aprobaría
afirmaciones semejantes.
Y esto por otra parte garantiza
la supervivencia amenazada de un arte
que pocos leen y al parecer muchos,
muchos detestan,
como una enfermedad de la conciencia, un rezago
de tiempos anteriores a los nuestros
cuando la ciencia cree disfrutar
del monopolio eterno de la magia


Aproposagoa ezin liteke izan. Gracias Gabriel.


Poesia zientzia delako, eta zientzia poesia
poesientzia, aiii... poesientzia.

No hay comentarios: