2010-07-06

BENETAKOTASUNA


Antoniok Benitoren gogoeta hau bidaltzen dit. Lehen parrafoa jartzen dut:

"La autenticidad del individuo solo es posible si éste adquiere un alto nivel
de conciencia, un amplio conocimiento de sí mismo y del contexto social en
que se desenvuelve, cuando toma conciencia de los problemas sociales y de las
causas que los provocan, de las desigualdades e injusticias que arruinan este
mundo."
Gehiago irakurri nahi baduzu hemen daukazu PDFa.

2010-07-05

DEIERRI 1936


Deierri 1936, oroimena berreskuratzeko ekimena bat da; oroimena errespetu eta omenaldi moduan, oroimena heriotza eta faszismoaren aurrean eta oroimena aurrera jarraitzeko era bakarra bezala.
Bere garaian Ikerrek, ideia eta proiektu honen sustatzaileetariko batek poema bat idazteko eskatu zidan ekimen honetan parte hartzeko, eta poema hau idatzi nuen:

Ostikoz, bota digute atea
zein dira, deitu gabe datozenak
?

dio Gorkak beste behin ere
eta ni ere ahaztu ezinik, ezinean nabil.
Eraikitako lehenaldia;
beldurgarri, mingarri eta bortitza.
Memoriaren mendi tontorraren gainean
zutik aurrera begira kale erdian nago,
eta zu ez zaude. Ez zaitut ikusten.
Nola azalduko diot hori nire alabari?
Nola zure herriatar gazteriari?
eta nola irtengo naiz
beldur honen itzaletik zu barik?
Nola heriotzari iruzur egin,
nola haran honetan
egunsentitik ilunbarrera
ilunabarretik egunsentira pasiran
oroitzapenak eusten du nire eskua
eta berriz ere etorriko dira
eta berriz ere
ateak ostikoz botako dizkigute.

Oroimenak irudiak alda ditzake
eta batzuetan, gertatutakoa ere,
eta heriotzak ezer ez.
Beldurrak ahaztera behartzen nau
baina zure irudiak
haran honen usaina dakarkit.
Eta zurekin akordatzen naiz
eta beste gizon eta emakume
eta neska eta mutilekin ere
eta heriotzak ezer ez,
halere zu zara gu
gure oroimenaren negarrak
deitzen zaituenean,
etorri Maravillas, etorri gugana.
Orain gogoratzen zaitut
oroitzen zaitu ere zure haranak.

Y me llaman tus ojos
y me toca tu mirada
ese blanco brillo de mañana
que aquellos convirtieron en nada
en este recuerdo
que estos de hoy quieren tapar
con la tierra
que no usaron para enterrarte.
Pero nuestra memoria
deja al descubierto tu recuerdo
en esta tu tierra;
y te veo en las lágrimas de tu hermana
y en las calles de este pueblo
y en las de muchos más.
En esos valles donde la tierra grita
y los ríos no fluyen
donde nos falta la identidad
porque nos la quitaron sin piedad
y las rocas se parten
como se parten ahora mis palabras
mientras me sube el vacío
por la garganta y me atenaza
y me tiembla la conciencia
por llamarme yo también humano.

Y no quiero dejar de escribir
porque entonces oiré
tan solo el recuerdo de tu silencio
que avasalla mis adentros.
Y me callo. Y te recuerdo.
Porque eso no nos lo pueden quitar
ni a golpes ni a patadas
ni con fuego ni con miedo.

No más olvido, no más mentiras.
Me despido por hoy, volveré pronto,
que duermas bien, Maravillas.

Pila bat ekitaldi egon dira, liburu bat idatzi da eta dokumental bat egin ere.
Nik egiten dudan moduan noizean behin ekimen honi eta Ibirikun eta Deierrin orokorrean gertatzen denaren berri izan nahi baldin baduzu, hemen daukazu nora joan beharra.
Hemen daukazu dokumentala ikusgai. Zuk ikusi...
Hemendik Ibirikutarrak, Deierritarrak, Nafartarrak eta ahaztutako eta zapaldutako guztientzat nire omenaldi xumea. Ez dezagun ahaztu. Lehenaldirik gabe, etorkizunik eraikitzerik ez dagoelako.
Hemen daukazu Berri Txarrak-en Maravillas kanta Ibirikuko kontzertu hartan.
PDFa nahi baduzu, hemen daukazu.

2010-07-02

SABIN


Poemaren testuingurua poema berberean aurkituko duzu...

Leihotik begiratzea baino ez daukat
zure herrian ezin nagoelako izan
nahiz eta zu ez izan.
Pentsatzen jartzen naiz...
eta orduan eguzkiak
diztiratsuago esaten dit arratsalde on.

Eta ardien zaratak datozkit burura
eta gaztaiaren usaina
eta zure Axpe kuttuneko gatzatua
nire aitarentzat jaki sakratua.

Y en español también
que por esas cosas…
por cosas de nuestra tierra
sin o con razón,
muchas veces nos hablábamos
en esta otra lengua.
Y reíamos en la lengua de todos;
la de la alegría.

Hoy la hierba tiene algo de especial
de más verde
y los desafíos a la lautada
parecen más hermosos;
como cuando los veía contigo
y compartíamos un paseo
por la falda del amboto
sin refajos ni polainas
ni ninguna otra vaina.

Y huele a nueces y a castañas
en mi desgastada memoria
y te veo mirar a lo lejos,
como los magos
como Mikel Laboa;
no se si por la txapela
o por los pocos cabellos blancos
o por la suave piel de tus manos.
No me gusta hablar en pasado.

Y escucho a Benito decir-
“hilezkor izan nahi duzu,
eta hilezkor zara bihotz guztietan”-
coincidencias de la vida
rotas por la muerte. Rotas para siempre.
Menos en mi corazón,
donde resuenan muchas lágrimas
al darme cuenta
de que ahora no te veré…
porque el que te has ido eres tú
por una vez, no me he ido yo.

…y Benito canta…“hitaz oroit, ta higana,
udazken koloretan”-
parece que he elegido el disco
con premeditación….
o “betikotasunaren irria zirudik”.

Y recuerdo bicicletas
y a Chiapucci
y apuetas
y siestas
después de subir por vuestras escaleras
y olor a puro de San Mamés
con aita y contigo de la mano.

Y leo en mi hipocampo,
escrito borroso en la retina
de una baldosa algo así como
regla número 1:
el jefe siempre tiene razón
regla número 2:
en caso contrario,
se aplicará la regla número 1.

Y se me inundan los ojos de lágrimas
y me viene la flojera en las piernas
y te oigo decir
que estás hecho un cristo.
Y me esfuerzo por recordarte
aunque me duela
y me cueste respirar
se que merece la pena
aunque me inunde la pena
de tu falta
solo me queda mirar por la ventana.
Y seguir queriéndote
a mi manera
como siempre
y pretender que sigues cerca
y vernos todos más jóvenes,
al pie de un cuadro del tio Ramón.




PDFa nahi baduzu hemen daukazu

EL CORREO


Roncando en el Nostromo-tik nator eta hau kopiatu eta pegatzen dut. Gehiago Jakin nahi baldin baduzu Egoitz-en "etxea" bisitatu. Nik bakarrik nire leiho txiki hau zabalduko diot berriari.
Egin itxi zuten eta gero Egunkaria. Euskalerriko etxe ugarietan Deia eta El Correo edo Diario Vasco irakurtzen dira.
Hona hemen El Correoko mendeurren faltsuaren azalpena, El Correo-k beti izan du begirada etorkizunean jarrita... "biharko" egunkaria delako; beraz ospakizuna 27 urte aurreratzea gauzarik naturalena iruditzen zait. Hurrengo argazkia egunkariaren lehen alea izan zen. Oso gai aproposarekin, nazionalek Euzkadi egunkaria desegin eta gero. Argi ikusten da zein urtean ospatu beharko zuten El Correo-koek beraien mendeurrena.


Artikulua Maiatzak 16ean Deian Igor Merodio-k idatzi zuen.

2010-07-01

MADELEINE


Gaur nahiko musikala etorri naiz, eta zuekin talde bat partekatu nahi dut, Madeleine. Sektor Rock irratsaioan entzun nuen lehen aldiz Madeleine izena. [Pena bat Sektor Rock-ek ez duela gehiago uhinetan zehar nire egunak musikaz beteko]. Madeleine izenak berehala harrapatu ninduen, agian emakume baten irudia ikusi nuelako nire begien atzean, edo beraien myspace gunean "Ihesi egitera ausartu" irakurri nuelako... Baina ez nuen myspace bitartez beraien musika entzun momentu hartan. Sektor Rock-eko elkarrizketa entzun nuen lehenik eta behin. Eta flipatu egin nuen. 5 mutiko hauek oso zuzenak ziren (ahots fresko eta benetazkoak zituzten), oso elkarrizketa dibertigarria izan zen, surrealista batzuetan... adibidez Gartxot (bi kitarrajoletariko bat) Australiara deitu zuteneko momentua karino handiz gogoratzen dut. Tipo hauek xarma handia zeukaten.

Hor hasi zen nire adikzioa. Eta oraindik beraien musika ez nuen ezagutzen, irratsaioan jarritakoaz aparte. Beraien ordu erdi baino gutxiagoko solasalditxoak harrapatu ninduen, taldearen izenak bezala... Inaxio Esnaolaren galderek, bromak eta elkarrizketa egiteko era pertsonalak asko lagundu zuen ere.

Argazki hauetan zertaz ari naizen ikus dezakezu:
Beraien lehen diska iazko Maiatzean grabatu zuten Madrileko SAE estudioan Davis 413-rekin batera...
Eta entzun nahi izanez gero, hemen jaitsi dezakezu... 6 kantuz osatutako 38 minutu. Musika deitzen dugun sentsazio eder horretaz beteta...

Zuk ikusi ihes egitera ausartzen zaren ala ez.

Informazio gehiago beraien myspace edo facebook-en daukazu. Bizpahiru kontzertuen datak hortxe daude (Urriak 1ean Gasteizko nire Iguana kutunean joko dute, adibidez).

Irratsaioa hemen deskarga dezakezu.
Eta testua irakurri ez baldin baduzu... diska hemen eskura dezakezu.

GLASTONBURY 2010: 40. URTEURRENA


Roncando en el Nostromo-n Egoitz-i esker Boston Globe-ko The Big Picture atala aspaldi ezagutu nuen. Egoitzi esker gaur berriz ere gogoratu dut eta buelta bat ematera joan naiz berriak irudien bidez ikustera.
Udara musika festietarako arorik aproposena da. Eta aurten Glastonbury-ko festibal ingelesaren 40. urteurrena ospatu izan dute aurreko asteburuan. 1970ean Michael Evis baserritar-nekazariak hasitakoa, gaur eguneko musika jaialdirik handienteriko bat bilakatu da. Bernatek eta biok antzeko zerbait egiten saiatu ginen 2001eko Abenduan...musikarik ez baina antzerki, perfomance eta horrelakoekin...ea noiz egiten dugun berriz e Berni?
Kobetamendin Bilbao Live-ra joango zaretenekin gogoratuko naiz NYetik datorren astean...kartela ikusi dut eta babeatzen hasi naiz...Slayer, Rise Against, Alice in Chains, Skunk Anansie... oh shit!






Argazki erreportai osoa ikusi nahi baldin baduzu hemen klikatu.

BAS-Ai!!-GOITI


Izaronews-en berri hau aurkitzen dut. Popularren lehendakaria Euskalerrian peronea eta orkatila hautsi omen ditu. Lesionatu baino lehen (ziurrenik abertzale baten errua dela esango du epaileren batek laster) mundiala bukatu eta geroko jolasten Espainiako selekzioak jolasten duen lehen partida Euskalerrian joka dezala eskatu zuen.

Agian etorkizunak mezu bat bidali nahi izan dio Basagoiti jaunari.