2012-06-13

EZ ZARA NIRE LAGUNA V


Berdaitzen azken gutuna:

Mendexa, ekainak 18


Naia,


Zure lagunek horrela deitzen zizutela gogoratu dut oraintxe.
Uste dut hau azken gutuna izango dela. Dena kontatuko dizudalako. Prest? Erantzi kuleroak, mesedez. Apurtu barik, utz itzazu zure ondoan . Libre izan behar dugu isiltasunak harrapatuta ito baino lehen. Libre izan nai dudalako eseri naiz hemen orain. Egurrezko mahai handi bat da. Inoiz ikusiko ez duzun azalera marroi iluna. Zure ipurdia hemen ikusi naiko nuke, eta zure aluan sartu, astiro, egurra helduz aldakak astintzen dizkizudan bitartean.


Konpromisoaren beldur den pertsona batentzat ez dago gaizki bere gurasoen baserri berean lan egitea, eta hiru ume zaintzea, eta egunero emakume berarekin oheratzea. Gaizki azaldu nuen nire burua. Zurekin larrua jo nai dudalako, kulpak bisitatu ninduen. Maialeni ez ote nion traizio egiten. Imajinazioaren fideltasunaren ideia asmatu nuen horregatik. Sexua Maialenekin soilik irudikatzen nuelako.


Nola ez zaitut ba ulertuko? Nai ez duzun bizitza baten tranpan harrapatuta irtenbide bila zabiltzala? Ez zara bakarra. Baina horrek ez zaitu salbatuko. Ezta nik ere.


Zakila gauero garbitzen dut konketan. Maialenek horrela eskatu didalako beti. Maialenek ez dit bere alutxoko ezpainak nire ezpainekin dastatzen uzten. Agian Edorta Jimenezek idatzitako buru-fikzioan dioen bezala, zer edo zer eman behar diot nik lehenago, berak niri hori eman diezadan. Edortak gernua bustita, aingeruen mundutik gertu egon behar izan zuen bere neskalagunaren pottolita azkenik jan ahal izateko. Edortaren neskalagun hark, Maialenek bezala, zakila aho barruan edukitzea maite zuen. Zurrupatzaile apartak biak.


Maialenek gure hiru haurrei titia eman die. Sei hilabetez baino gehiagoz lau-sei zurrupa bikoitza egunero. Emaitza, titirik gabe gelditu dela. Batzuetan, Maialenen titiak nire haurrek jan dituztela pentsatzen dut. Kabroi bat naizela ere bai. Bestetan, Maialen hilko balitz, dena ez litzatekeela tristezia eta hutsa izango ere pentsatu izan dut. Berak inposatutako arau anitzetik askatuko nintzatekeela uste izan dut. Gaixorik nagoela uste dut batzuetan, bestetan “normala” dela uste dudan bezala.


Maialen eta biok lagunegiak gara. Ez dugu sarritan jotzen larrua. Nekatuegi batzuetan, urduri bestetan. Liburu parea hartu eta bata bestearen beroa sentitzen eta elkarren ondoan irakurtzen aurkitzen gaitu gauak. Txortan egitean, aldiz, orgasmo gogor batek astintzen nau arinegi. Gero kulparen txanda da, beste behin ere. Nire emakumeari ez diodala plazerrik ematen. Zakila txikia daukadala, arinegi galtzen naizela, tripa dudala, zaharra, itsusia, aspergarria naizela… hau eta bestea.


Aspaldi, Maialen atzetik hartzen dut, zakila gogortu eta atzetik sartzen diot. Alutik baina. Ipurtzulotik inoiz ez. Nerabe kontuak dirudite ipurtzulo naiek besteentzat. Niretzat ez. Nik ipurtzuloaren egarria asegabe dut oraindik. Atzetik hartzen dudanean, ez dut bere aurpegia ikusten, titiei eusten diet, titiburuak bi behatzen artean helduz, gero ipurmasailak alboratzen ditut. Hori asko gustatzen zaio Maialeni. Gero, aurretik ezpain lodiek elkar aurkitzen duten goialde hori banatzen dut eta zakila irrist egiten sentitzen dut, errazagoa. Maialen korritu egiten baldin bada, pozik lokartzen naiz, konketara bisita berri bat egin behar dudan arren.
Nola ez dut, bada, hatxerik gabeko desira hori etengabe bilatuko? Zurekin egon naizen egun hauek zoragarriak izan dira. Atea itxi eta leiho bat ireki dutelako. Shel Silversteinen liburu hartako azaleko umeak bezala, bide amaieraren azpiko amildegian zer dagoen itaunka jarraitu behar dugu.


Berdaitz


Hemen Naiararen aurrekoa.

No hay comentarios: