2012-06-12

BIKOTE BAT


Sinesgaitza... ez dut inoiz Jabier Muguruzaren kantaren bat Bagan jarri. Ai ama!



Bere azken lanari izena ematen dion kantari Harkaitz Canok jarri dizkio hitzak:

Bikote bat gela hutsean:
gizonak pentsatzen du, eskua kokotsean;
eta andreak pentsatzen du, zutik, leiho ondoan.

Gizonak, ez duenean nora,
eskua darama kokotsera,
andrea, ez duenean nora,
oinez doa leihora.
Gizona pentsatzen ari da
nola egin esateko
esan ezin dena;
nola esan ez egitekoren bat
egin duela.

Andrea pentsatzen ari da
nola hasi esaten bukatu dela;
nola bukatu inoiz
erabat hasi ez zena.
Gizonak eskua kokotsean,
andrea zutik leihoan.
Biak nola esan,
zer egin
pentsatzen.

No hay comentarios: