2012-04-26

BAGA


Gernika erre eta hirurogeitamabost urte ondoren
nobelaren lehen zirriborroa amaitu dut
Lor hasieran, Michael Manring azkeneko esaldiotan
kausalitatez "The Book of Flame" diskoarekin.

Diskoak liburu bat behar zuen izan!
nahigabe izan dela sinesteko ezagutu behar nauzu

Hutsik nago. Beteta.
Beldurtuta. Emozionatua.
Dardarka.
Larrua jo nahi dut.
Hamabost emakume biluzik
nire ohean nahi ditut.

Trago bat nahi dut.
Dantza egin nahi dut
Eskenatokira irten nahi dut.
Eguzkia itzali eta ilargia piztu dadila nahi dut.
Mundua bira hori arinago egitean
ergel guztiak zorabiaturik
lurrera jausten ikusi nahi ditut.

Nahiari utzi
begira jarri naiz;
leihora begira.
Aizea haserretua dago.
Hodeiak badoaz. Laster itzuli dira.
Zerua argitu da eta berriz ere ilundu.
Desirak bezala. Ilusioak bezala.
Zuhaitzak dantzan ari dira
gurelez,
nerabe zoro bi.

Haizea tximiniatik sartu da
itsas-kantak txistukatuz.


Gaur kanpotik soilik dakusazun hau
laster barrutik ikusiko duzu.

Isari bidali diot. Martari bidali diot.
Oierri bidali diot, bistazo bat bota diezaion, zuzendu dezan.

Editore jaunari gero.

AGIB.

5 comentarios:

Koldo dijo...

Aurrera Bolie!!!

egoitzmoreno.com dijo...

!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Aitor Urizar dijo...

Zorionak crack!!!!

Aitor Urizar dijo...

Zorionak crack!!!!

Anónimo dijo...

chin!!! ; )))

(marta)