2012-04-19

ARTISTILLAS DE MIERDA


Aurreko ekainaren 24, 25 eta 26 Bernatekin pasa nituen.
Egun horietako atzekoz aurreko kronika da hau. Memento pelikulan bezala, esaldi bakoitzaren indarra eta esentzia denboraren ordenatik askatzeko horrela idatzi dut. Benetazkoa da, basado en hechos reales izan beharrean. Egiarekin bizitzea aukeratu dudalako. Zer gertatu zen ondo ulertu nahi baduzu -akzioa soilik interesatzen bazaizu- ariketa artistiko-estilistotik at, behetik irakurtzen has zintezke.

Zero

Bera hor egongo da nire ondoan bihar goizean. Bera bai.
Isari gabon eta a demain esan diot.
Isarekin larrua jo dut, ahal dugun bezala, zazpi hilabeteko gure umetxoa tartean dugu.

Bruselan nago. Gaua da. Sargoria.
Sukaldean nago bakarrik, zeozer jaten.
Ziztada bat barruan. Martak agur esaten dit. Betirako. Haserre zitala.

Bernaten irudiak laguntzen nau.
Naia lo dago, lasai lasai. Bigarren hagin bat galdu omen du.

Bat

Aireportuan kaka egin dut.
Polizia-kontrola pasa dut.
Besarkatu zaitut, gelditu nahiko nuke era berean, ez dakit zergatik, baina joan nahi dut.

Bi

Oñatin primeran nago. Bero itzela Leo barruan.

Marikarmenek bere maistra bisioarekin bere umetxoetariko bat banintz bezala konfiantzaz betetako mezua bidali dit, nahiz eta gezurra dirudi munduko beste guztiontzat.

Mikel lotsatiak bere eskuarekin sorbalda ukitu dit. Tipo honek zeresana emango du.
“Mikel, Eneko; Eneko Mikel”.

Bakarrik nago kalean, bakarrik nago Euskal Herrian, bakarrik nago munduan.
Mirenen mutil ohiaren anai bikiak Bernat estresatu du.
“muga zeharkatu du”
Pakoren Cappo (Tempo di Tremolo) burura datorkit beherala.

Bainua itzela izan da, salto egin dut azkenean. Salto egin duzu.
Beldurra daukat, baina salto egingo dut.
Zure gorputza ederra da. Elegantzia askorekin mugitzen zara.
Jantzia erantzi eta erdi biluzik.

Balkoitik primeran ikusten da San Miguel Armani-mundu batean balego bezala, santu metalero batzuen artean.
San Francisco, San Sebastian, San Judas Priest.
Mirenek zure eskuak ferekatzen ditu prozesioa hastera dihoanean.

Mirenen irribarrea oso ederra da tabernako freskotasunean kafe bat izotzakin hartzen duen bitartean.

Argazkiak ateratzen zauden bitartean Mirenek hitz egiten dit, ezagutzen ez diren bi pertsonen arteko tentsioa bete nahiean edo nirekin benetan hitz egiteko gura duelako… argi dago zein den motiboa… motiboa, beste behin ere Bernat da. Beragatik eta soilik beragatik nago hemen. Beragatik eta soilik beragatik Mirenek hitz solte nerbioso batzuk bota dizkit.
Hortxe dago Miren.
Areto batean sartzen gara, ume batek kolpe bat nahigabe eman dit.

Leotik irten gara. Oñatin gaude. Boskarren mendean gaude.

Txizalarria daukat baina likido horiak hidratatzen hasi behar nau eta txisalarria desagertzen da, likido horia izerdi bihurtuz… Urkulun jaiki gara, Bernat izerditan blai dago.
Bigarren mezu batek txorien kanten koroak egiten ditu, koro metalikoak, koro polifonikoak deritzoten horretakoak.
Mezu puta batek esnatu nau, eskerrak Miren dela dakidala, bestela telefonoa lakura botako nuke.

Hiru

Sentsazio arraro batekin itxi egin ditut begiak, Aretxabaletako homofoboak kolpeka etorriko ote dira… igual dio, Bernat nire ondoan daukat.
Entsalada gehiegi jan dut. Zigarro bat erreko nuke. Ez dut erretzen.


Izarrak kanpoan daudela dio Bernatek, ez ditut izarrak ondo ikusi… lepoko mina daukat, entsalada hau egin behar dut…
Sekulako gosea daukat, gosea eta buruko mina.


Aretxabaletatik gabiltza, galduta, laku puta baten bila gauaren erdian.


Itziarri agur esan diot, hamazortzigarren muxu bat emanez. Asko maite dut Itziar.
Zein erreza zait besteon amak maitatzea, zergatik ezin dut nire amarekin horrela bizi? Aita hil da beste behin ere.
ahhhhhh. haginak garbitu ditut azkenean…
Artxandan gaude, Artxanda Sahara bihurtu da… ez bakarrik beroagatik…

Lau

Mirenentzat artistillas de mierda talde barruan gaude… Bernat maite du…
Mireni ez zaio nire nobela gustatzen. Bernati ere ez. Normala da, beste guztia bezala… normala baino ez delako.
ez ez ez…




qué bien se está cuando se está bien!


Bernaten ondoan Leoren azpian Colin Farrel sentitu naiz.




Bernaten ondoan Leoren gainean David Lynch sentitu naiz

Bernatek beste behin ere bizitzarekin elkartu nau.


Pelikulak... nola bihurtu errealitatea ederragoa argazki sinple batekin? mundua bestela itsusia delako… mundua aspergarria delako.


Kurba eder bat, itsasoa, berdea, urdina, zuhaitzak… siesta botako dugu


Bost

Sekulako bazkari ederra. Zientziaren zirrikituekin Bernat lokartu beharko dut, isildu egingo naiz. Zergatik hitz egin behar dut hainbeste?
Mahai-zapia polita da. Ez dut ardorik edango. Txipiak jango ditut.

Goazen ozeanoan barrena gonbitatutako eztarria itotzera.
Ura hotza dago, eskerrak. Hilzorian nengoen.

ez ez ez… Kirmenen ahotsa imitatuz... ja ja ja

Iñaki Gonzalok mapa batzuk begiratu beharko lituzke…
Pasiran menditik zehar. Elektrolito barik, baina Bernaten atzean tinko… hau da nire patua, hau izan naiz beti… Bernaten itzala… Bernat ez dagoenean zer izan behar dudanik ez daukat oso argi.
Goazen hondartzara, bainatu behar dugu. Bildu gara bilduuuuu.

bbbbuuuuuuuuuuuuuaggghhhhhh… hirugarrenez botaka… puta… puta… puta… zer jarri diote Arrasateko gure pitxu honi!!!

Mikelen antiajuetatik mundua dakusagu, Barbararen titien ondoan, Lekeition… estiloarekin bigarrenez botaka… tabernako komunean botata.

Sei

Bernatek ez dauka dirurik BBK kontuan.
Goazen ba herrira!
Bernat lo dirudi… banoa kanpora.
hau mina! bakarrik nago…
Goiz latza hasi da… puta… puta puta…
Kriston beroa, txizalarria, gosea, mina, ezinegona, haserretu al ginen atzo poema alu bategatik?

Zazpi

Ulertu behar dut… zer gertatu da? zergatik?
Nola izan naiteke hain sinplea? hain kokoloa al naiz? joder… isildu beharko dut.
Mireni poesia bat idatzi diot.
Nola erakutsiko diot Bernati zenbat nahi dudan Miren ezagutu? Zein garrantzitsua den niretzat bere kapitulu berri honetan parte hartzea?
Distantzia honek gurea zapuzten bukatuko du, zer da gurea azken finean? Agian ez dut bere bizitzan parte hartu behar… baina lagunak izan nahi dugu, lagunak soilik, lagunak ez, anaiak.

Zortzi

Pitxuaren indarraz lagundua Bernatek gure arteko zubia berreraiki du.
Hori ez bada poesia... ostia puta!
"Egun batean ez zara hemen egongo eta nire barruan soilik egongo zara"- Bernat.
Nik entzun nahi dudana esan dit, guzti-guztia.
Hemengo bi edo hiru neskekin txortan egingo nuke. Oraintxe bertan. Taberna erdian.

Lurrera eroriko naiz. Bernat hor dago… hor dago Bernat… hantxe dago… beste birra bat
Bernat eta biok beste behin ere mundua beste alde batetik ikusi dugu.
iiiiiiiiiiiiiiiiiijaaaaaaaaaaaaaaaaaaa

Joder! argiak automatikoki pizten dira... eta ni eskerrik asko oihuka atetik bestaldera. jajaja.
Argiak piztu dira komunean.
Argiak itzali dira berriz.
sniiiiiiifffffffffffffffff
(auskalo nola idatzi esnifatzeko onomatopeia, nire sudurrak ez du snif egiten)
“eskerrik asko!!!”… ze jente jatorra!…
Komunean gaude, argiak itzali dira.

tok tok tok

Zulora joango al gara?
Txunba txunbarekin hasi gara, beti diodana…
Mundua gaixorik dago, eta ez du inork medikuntzarik ikasi nahi.

Bederatzi

Goazen kalera, har dezagun birratxo bat.
Lekeitio beti izango da Bernardo. Bernardo beti izango da Lekeitio.
Bernardo eta izenik gabeko beste hori… Bernat eta izenik gabeko beste hau.

Pitxua pitxua… joder…

Horregatik gorroto dugu egoera.
Beharbada lagunak izan behar dugu soilik… zergatik esan dugu “soilik”? Badakigulako zeozer handia egin genezakela.
Ni nostalgiaz anestesiatua, Euskal Herria ezezagun bihurtzen; Bernat aldiz… ai! berak jakingo du zertan.
Leo isildu da eta gu zarata sartzen hasi gara. Orain bai. Orain hementxe gaude. Ai ama! nola bizi naiteke hau barik. Nork esan dizu bizi al dudala? Egia da; ezin dut.

Leoren aginte-mahai (a.k.a salpikaderoa) nire oinetarako eginda dago.
Mirenek gaizki abesten dudala uste du.

Hamar

Zein bokata ederra egin dugun!
Yonkiak dirudigu… pintillakin… supermerkatuan bereizi gara, edo saiatzen jarraitu dugu.
Martak Bernati kontatu diodala baleki... ideiak soilik beldurtzen nau.
Martaren aita gaixorik dagoela esan diot Bernati. Goazen supermerkatura.

Ostia.. Bernaaaaaaaat!!!!!
Bernat berandu dator, bera da munduko bakarra orduekiko jarrera honekin toleratzen dudana…
Eserita nago tabernan.
Santanderren nago. Nire anaia ikustera noa. Nire anaia ikustera noa.
Ireki ate puta horiek.
Txaloak lapurren hegazkinaren barruan.
“welcome to Santander!”

Biffyk ez zuen gau hartan ezer kantatu. Baina gaur Bernatengana narama. Emozioagatik izango da-edo.



I still believe,
It's you and me till the end of time.

When we collide we come together,
If we don't, we'll always be apart.
I'll take a bruise i know you're worth it.
When you hit me, hit me hard.

No hay comentarios: