2012-04-17

MEZULARIAN II


Euskal Herrian egon naiz. Telebistara joateko aukera eman zidaten. Irratira joateko aukera ere. Mezularia irratsaiora beste behin ere (audioa beherago daukazu). Gbñri esker sekulako momentua pasa nuen Jaime, Eneko eta Urkorekin hitz egiten. Uste dut Maiderrek ere zeozer esan zuela. Gbñri esker irratian lan egitea gustatuko litzaidakela ulertu dut. Beste pinzada bat. Gbñri esker argitaratu gabeko nobela horren inguruan mintzatu ginen. Tabernagoa bihurtu zen Baga-Biga. Gero eta hurbilago nagoela sinistu nahiko nuke. Bernatek dioen bezala, argitaratu gabeko liburu bat idatzi dut, eta jada Kirmen Uribe baino elkarrizketa gehiago egin dizkidate.

Lehen "etxerako" bidai bakoitzaren ondoren kronikaren bat idatzi ohi nuen; hau, hau, hau, edota hau bezala. Malenkonia eta lagunmina kanporatzeko.

Orain kronikak idazteko denborarik ez dut. Gainera gehiegi hitz egin dut jada:



Irratia entzuten ez duen jende asko dago. Irakurtzen ez duen jendea dagoen bezala. Nik biak egiten ditut. Bizitzako plazer txiki horietako bat delako; bai bata, bai bestea ere.



Norbait irrati esatari baten bila badabil abisatu, mesedez. Audioa ezin baduzu hemen entzun, hona joan.

No hay comentarios: