2012-04-26

ZERUTIK SUA DATOR


Oierrek hau bidali zidan aurreko egunean, Euskonews webgunetik aterata:

Bizkaian sekula ikusi gabeko egitasmo kolektibo, historiko eta soziala

Gernika-Bizkaia 1937-2012



Gerra Zibilean Bizkaiak pairatutako bonbardaketak eta hauen ondorioak oinarri dituen dokumental honen helburua, memoria historikoa gizartearen ikuspuntutik berreskuratzea da. Horretarako Bizkaiko erru eta belaunaldi desberdinetako herritarrek ikusentzunezko antzezpenak egiten dituzte, bai eta itzaltzen utzi nahi ez duten su baten inguruan eztabaidatu ere.
“Zerutik sua dator!” asmo handiko egitasmoa da. Proposamen original bat ekarri nahi duena. Orain arte dokumental historikoen alorrean ikusi gabekoa. Gizartearen parte hartze zuzena oinarrian duena. Lan metodologian berritzaile izan dena, topaguneak sortu dituena, elkarbizitzarako lana eta iritziak zein bizipenak elkar trukatzea erraztu duena.
Gaur egungo suaren inguruan bildu eta iraganeko sugarrek ahanzturarik gabeko etorkizuna sumatzen lagunduko digun toki bat da “Zerutik sua dator!”

Laburmetraiak:

El baile de las bombas / Bonba dantza (Abadiño)
Primer bombardeo / Aurreneko bonbardaketa (Otxandio)
Arde Gernika / Gernika sutan (Gernika Lumo)
Nombres / Izenak (Ugao-Miraballes)
El último gobierno democrático / Azken gobernu demokratikoa (Turtzioz)
El pañuelo rojo / Zapi gorria (Gautegiz Arteaga)
Sábanas / Izarak (Otxndio)
Gernika-Bizkaia (Plentzia)
Niños en la guerra / Gerrako haurrak (Markina-Xemein)
Exilio / erbestea (Erandio)
Recordando a los muertos / Hildakoak oroituz (Alonsotegi)
Abriendo camino / Bidea eginez (Zaratamo)
El Cinturón de Hierro / Burdinazko Gerrikoa (Larrabetzu)
Sin remedio / Ezinbestean (Errigoiti)
¿Dónde está aitite? / Non da aitite (Ugao-Miraballes)
La mujer / Emakumea (Getxo)
Cárcel / Kartzela (Markina-Xemein)
Lapidados / Harrika (Galdakao)
Todo por la libertad / Dena emon behar jako maite dan askatasunari (Mungia)
Indefensos / Biluzik (Elorrio)
¡Qué cruel es la guerra! / Zein zitala den guda! (Amorebieta-Etxano)
Las emociones de tres generaciones / Hiru belaunaldien emozioak (Amorebieta-Etxano)
Soñando paz-Frieden tr?umend / Bakea ametsetan Frieden träumend (Durango)
Volver a empezar / Barriro hastea (Mungia)
Negro y blanco / Beltza eta Zuria (Leioa)

Dokumental osoa ikusteko hona joan.

No hay comentarios: