2012-03-30

LES CONCERTS A EMPORTER


Jeanek kontzeptu zoragarri honen berri eman zidan atzo. Nahiz eta nobela zuzentzen nabilen, honi buruz zeozer idatzi behar dut. Ideia oso sinplea da. Musikari edo talde famatu bat (R.E.M, Phoenix, Jose Glez, Bon Iver, Animal Collective, Wilco...) hartu eta kalera eraman, komunera, taberna batera, supermerkatura, metrora, kotxera, eskaileretara, hondartzara... dena dela... mikro barik... ekipo barik... eta ateratzen dena grabatu. Pariseko tipo batzuen ideia xarmangarria. Benetazko zuzenekoa... floritura barik, argi barik, publikoa edanda edo drogatua egon barik... lanera bidean edo eleizatik irtenda. Musikariek testuingurutik aterata beste zeozer bihurtu daitezkelako. Desfase itzela. Aloe Blaccena kasu:



Zazpi urte daramate hau egiten. Hemendik kontzertu guztiak ikus ditzakezu.

Begiratu beste hau adibidez:



Soirees des Poches saioak ere La Blogoteque kolektibokoek egiten dituzte.

No hay comentarios: