2012-03-08

EUSKAL PARADIGMA


American Journal of Human Genetics aldizkariaren azken zenbakian Euskal Paradigma genetikoaren inguruko azken berriak argitaratu dituzte.

Bertan, mitokondrian dagoen ADN begiratuz, Euskal Herriko populazioan dagoen berezitasun genetikoaz ari dira ikerlariak. Amaren ADN mitokondriala pasatzen da umeari soilik, nukleoan dagoen ADNa ez bezala, hau da, ume baten ADN mitondriala bere amarena izango da soilik. Txapa teknikoa sartu gabe, beste gauza bat esango dizut. ADN honekin denboraren estimazioa egin daiteke.

Bi aurkikuntza dago artikulu horretan; euskal marka edo label genetikoaren deskribapena (ADN mitokondrialari dagokionez) eta talde europarraren multzo genetikotik kanpo Euskal Herriko populazioaren irteera data. Banaketa hau orain dela 8000 urte inguru gertatu omen zen, garai hartan idazten hasi omen zen -genetikoki eta biologiko behintzat- gure herriko etorkizuna.

Gu etorkizun horretan parte har dezakegu, txorakeriak alde batera uzten baditugu behintzat.

No hay comentarios: