2012-02-02

JUST KIDS


Azken garaiotan memoria edo biografiak irakurri ditut.
Orain Edorta Jimenezen Stock 13 "burufikzio" liburu erotiko eta zirikatzailearekin nabil. Laster analisi txiki bat.

Hori hartu baino lehen Patti Smithen "Just Kids" zoragarriarekin ibili naiz, utzi ezinik. Patti eta Robert Mapplethorpe artisten elkartze, hastapen eta garai gogorren kronika. Memoir horietako bat. Oso poetikoa. Oso zorrotza. Patti Coltrane hil zeneko udaran New Jerseytik joan zen Manhattanera. Han, 1967 udara hartan, Robert aurkitu zuen. Ez dizut istorioa kontatuko, horretarako Pattiren hitzak irakurri beharko dituzu.

Egozentrismoz beteta nagoelako bi momentu baino ez ditut ekarriko...

"Nobody sees as we do, Patti. Whenever he said things like that for a magical space of time it was if we were the only two people in the world". Ni hori bizpahiru pertsonekin sentitu dut. Ziurrenik nire kasuan gezur kiratsa duen ilusio bat baino ez da.

Bigarren aipua ezin aurkitu nabil. Igual dio. Pattik artista izate nahiaren bere jarreraren egoismoaz hitz parea esaten du. Artista izate nahia ekintza esnob burgesa bat baino ez dela dio. Sentsazio bera zenbat torturatzen nauen badakizu.

Liburuan Bob Dylan, Sam Sephard, Lou Reed, Iggy eta beste batzuk agertzen dira... eta Joe Strummer.







Baina benetan, artista biren kronika bat baino gehiago, Patti eta Roberten arteko maitasun eta konplizitate magikoaren deskribapen autentikoa bat da.


Laster The Tender Bar, Open eta Things That The Grandchildren Should Know biografiei buruz zeozer esango dut. Ochoa de Olzaren bizitzari buruz hitz egin dut jada.

No hay comentarios: