2011-10-04

NOBEL SARIA HILDAKO BATI


Nobel saria Inmunologian eginiko aurrerapauso haundiak egin dituzten hiru zientzilarioi eman diete: Beutler, Hoffman eta Steinman. Asuntoa da Steinman Irailaren 30ean hil egin zela, lau urtetan zehar are minbiziaren kontra jo ta ke borrokatu eta gero (berak diseinatutako zelula dendritikoetan oinarritutako tratamendua jasota). Isak Ralphen hitzaldia "Harvey Society" batean bizi gogoratzen du. Ez dakit dakizun, baina nobel saria ez diote hildako bati ematen. Gertatzen dena Ralph hil baino lehen aukeratua izan zela. Nobel komisioak esan duenez saria gordeko dute. Ralphek erdia irabazi du, eta beste biak beste erdiaren erdia.



Laster kazetari traketsaren lanak utzi eta idazle traketsaren egitera ekingo diot. Momentuz eskolan lan pila bat daukat eta jota iristen naiz arratsaldero. Gero Ibairekin dantzan ibiltzen naiz goizeko ordu txikietan. Idazten buruan idazten nabil soilik. Sleep deprivation is hard.

No hay comentarios: