2011-10-20

IRITSIKO ZENIK EZ NUEN USTE




ETAren Adierazpena

Euskadi Ta Askatasunak, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, Adierazpen honen bidez bere erabakiaren berri eman nahi dio Euskal Herriari:

Euskal Herrian burutu berri den Nazioarteko Konferentzia garrantzi politiko handiko ekimena dela deritzogu. Adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du.

Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari da. Mendetako gatazka politikoari konponbide justu eta demokratikoa emateko aukera historikoa dago. Indarkeria eta errepresioaren aurrean elkarrizketak eta akordioak ezaugarritu behar dute aro berria. Euskal Herriaren aitortza eta herri borondatearekiko begirunea ukazioari gailendu behar zaizkio. Hori da euskal herritarren gehiengoaren nahia.

Urte luzeetako borrokak sortu du aukera. Ez da bide erraza izan. Borrokaren gogorrak burkide asko betiko eraman dizkigu. Beste asko espetxea edo erbestea pairatzen ari dira. Bihoakie guztiei gure aitortza eta omenaldirik sentituena.

Hemendik aurrerako bidea ere ez da erraza izango. Oraindik orain dirauen zapalkuntzaren aurrean, urrats bakoitza, lorpen bakoitza, euskal herritarren ahalegin eta borrokaren emaitza izango da. Bide honi ekiteko Euskal Herriak aski esperientzia eta indar metatu du urteotan eta badu horretarako erabakitasuna ere.

Etorkizunari itxaropenez begiratzeko unea da. Baita ausardiaz eta arduraz jokatzeko unea ere.

Honenbestez,

ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du. ETAk Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko. Adierazpen historiko honekin ETAk bere konpromiso argi, sendo eta behin-betikoa erakusten du.

ETAk, azkenik, euskal jendarteari dei egiten dio konponbide prozesuan murgil dadin, bake eta askatasun agertoki bat sortu arte.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE!
Euskal Herrian, 2011ko urriaren 20an
Euskadi Ta Askatasuna
E.T.A.

Nire erreflexioak honen aurrean ez zaizkio inori axola. Zerbait gelditzen zait mingainan esateke. Mingarria gerta daiteken zerbait. ETA barik lortuko al du Euskal Herriak askatasuna? Nahi al du benetan Euskalerriak independiente eta libre bizitzea? Zer esango du biztanlegoak? Galdetuko al digute? Eta Euskal Presoen eskubideak? Jarraituko al du dispertsioak? Eta alderdi politiko abertzaleek jasan duten boikot eta blokeoa desagertuko al da? Zer gertatuko zaio prentsa espainolari? Poliziari? Ertzaintzari? Leloak biolento bat naizela uste izango du. Zalantza aldiz, beste alde batetik dihoa. 52 urte gogor, luze eta iskanbilatsu eta gero... nik ez nuen uste, aitortu beharrean nago, honelakorik biziko nukeenik. Nire aitak ez zuen Euskalerria bakean ezagutu... niri berdina gertatuko zitzaidala uste nuen, baita nire semealaboi. Pozik nago beraz, baina zalantzaz betea. Gure herriak aurrera egiteko aukera hobezina dauka. Tunisiak ere bazuen... eta begiratu zer gertatzen ari den han. Iraken... Serbian... Halere, argiz beteta dator leihoa gaur gauean. Bihar Bilbora bidean goaz. ETA gabeko Euskalerrira. Bakeak ekarriko ote digu Euskalerri aske bat?

PS: Qaddafi hil egin dute Libian. 2011ak hainbatek galdu du bizitza, gehiengoak betierekoa dela uste badu oraindik eta bere egun guztiak zapuzten jarraitzen du.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Atzo gauean, nire aita pentsamenduan izan nuen, eta baita negar malko bat aurpegian. Askotan berarekin elkarrizketa izateko gogoak harrapatzen nau eta atzo hala gertatu zen.
Ya sabes que para mi lo importante son las personas y que éstas puedan vivir su identidad (cultural, linguistica, sexual,ideológica, artística,etc.) en libertad, sin nadie que ejerza sobre ellas poder ni violencia.
Para mi las gentes tienen corazón pero no los territorios; eta badakizu nola maite dudan gure lurralde zati hau, pero cuanto más quiero a esta tierra más miedo me da que los que la habitamos podamos acabar con ella en su nombre. Hace 70 millones de años, Euskal Herria era el fondo de un mar y dentro de unos cuantos millones de años, todas nuestras montañas, nuestros bosques, nuestros simbolos y todos nosotros volveremos a estar debajo del mar. Horregaitik, espero dut sufrimendu guztia superatzeko gai izango garela, eta bidean gelditu diren guztien familiar eta kideei gure berotasuna emateko gai izango garela. Y que antes de que las aguas cubran nuestras montañas podamos disfrutarlas todos juntos o por separado (badakizu nahiko bakartia naizela) porque una vez que desaparezcan ya dara igual de que color eran.

Barkatu txapagaitik, gauza asko ditut buruan berria agertu zenetik eta gehiegi sartu nahi izan ditut mezu txiki honetan.

Muxu bat, bi eta hiru.