2012-05-31

EZ ZARA NIRE LAGUNA III


Berdaitzek ezin zuen gehiago itxaron. Hilabete bat eta gero, Naiararen erantzunik jaso gabe beste gutun bat idatzi behar izan zion. Urteko isiltasuna ezin da gehiago mantendu:

Mendexa, maiatzak 20


Naiara maitea,


Hilabete joan da idatzi nizunetik. Gaur konturatu naiz. Ez dut zure erantzunik jaso. Urduri nago. Badakit. Hamabost bat urte eta gero zure berririk izan gabe eta orain lau aste inguru ondoren, urduri nago… leloa izan ninteke. Baina arrazoia banu… Hilabete honetan bai. Hilabete honetan egunero ikusi dut zure irudia. Egunero nai izan dut zure gorputza margotu. Ezin dut Maialenekin larrua jo zure usaina gogoratu barik. Halere, Maialeni plazerra eman diot hilabete honetan zehar, zuri eman ezin dizudalako edo.


Beharbada nire erantzunak ez zizun behar zenuen zoriona ekarri. Beharbada ez nizun plazerra eman. Kulpagatik edo, ez zintudan behar bezala berotu.


Denbora mugagabea eman dut zure hitzak irakurtzen. Oroimenean sartu zaizkit. Ondo ezagutzeko aukera izan ez genuen arren, badakizu nire memoriak ez duela mugarik. Nire azalaren antzera.
Idatzi laster, mesedez. Behintzat, hor jarraitzen duzula esateko. Benetan, nire gutunik jaso nai ez baduzu, esan eta kito. Baina ondo zaudela jakin behar dut.


Berdaitz


PS: erantzuten badidazu… onomatopeien oihartzunek zure hankatartea irekiko dute. Ziur naiz.



Aurreko kapituluak hemendik irakurtzen has ditzakezu.

No hay comentarios: