2011-09-28

MALDICION DE MALINCHE


Nire bizitzaren parte bat puskatu da Kukutza III desegin eta gero. 2001eko Abenduak 28 batean, Euskadiko futbol selekzioa San Mamesen partida bat jolasten zuen bitartean, Bernatekin batera amestutako "Bizitza bat gau batean" jaialdiari su eman genion. Oso ideia sinplea zen; gauak bizitza baten aroak izango zituen; hasiera jaiotzarekin errepresentatu; gero haurtzaroa, gaztaroa gauaren lehen orduak... droga eta alkola goraka egin bitartean... heldutasuna ordu txikietan eta zahartzaroa goiza heltzear zegoenean... heriotza eguzkiak ekarri zuelarik.

Nuriak eta Julenek aktore lanak egin ziuzten, Marisak koadro bat pintatu zuen zozketa baterako, Antoniok bideo muntai akojonante bat egin zuen. Inigok eta biok musika jarri genion gauari... Usoak sarrerak saldu zituen. Aitorrek eta Noelek biharamunean Kukutza osoa garbitzen lagundu zidaten.... etabar luze bat... jai hura prestatzen hilabete bat eman genuen... lege pareari muzin egin, diskoteka bola erraldoi bat Gipuzkoako toki galdu batetik lortu... zertarako? arrazoirik behar al da zure barruak ezinegonez beteta daudenean?



Pauk Venicetik bidali dit esteka.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Que recuerdos!!!!!!!! Lehenengo Odile, gero Kukutza... Gure oroimen musikalen adar batzuk moztuz doaz. Voy a echar un vistazo al roble del pantano, no vaya a ser que...

Muxus.Iñigo
PD: Telefonoz ez, Skypez ezta, Bruselasera joan beharko dut zurekin hitzegiteko?