2011-09-08

HERIOTZA: BIZITZAKO ASMAKIZUNIK ONENA


Egoitzen ganbara eder eta ezkutu eta berezi eta aparta eta jenial horretatik hau ikusten egon naiz 15 minututan:



Harroputz itxura batzuetan... baina autentikoa eta gogoratu behar diren pare bat esaldiz jantzia. Melodramatiko eta amerikanuegia agian. Baina nik dena irentsi dut. Uste dut jada argi dagoela baina behin eta berriz idatzi behar dut, nik Irailaren azken egunean nire lana, "karrera zientifikoa", soldata, erosotasuna, markatutako bidea, normala dena, hurrengo pauso logikoa eta beste hamaika alde batera utziko dut. Ziurrenik ez dut Stevek egin duenaren ehuneko bata egingo, baina nire bizitza biziko dut, hil egingo naizela argi daukadalako aspaldi.

Idazteko astirik ez daukat, argazkiak pilatzeko gurarik ere ez, trailerrak ikusteko ordenagailua piztuta izan behar dut... orain etxean sartu zaigun bizitza berri horretan datza dena. Nola da posible bizitzaren hauskortasuna ahaztea? Ibai jaiotzeke zegoelarik, Isaren ahoan oxigenoa sartzen nuenean, Isa erantzuten ez zidanean, Ibai jaitsi nahi ez zuenean dena argi ikusi nuen beste behin ere, plazentaren urdin martxiano hori bezain argi. Naiaren jaiotzarekin oroitu ginen, berak ere bi ordu puta pasa zituelako irteteko zorian. Orain Ibaik, nahiz eta lau kiloko morroskoa izan eta bigarren izen japoniar samurai bat eraman (Tomoki) abentura honen hauskortasunaren eredu bihurtu da... kontuz... shhhhh.... aaaaaaaiiiii... etabarrok betetzen dute gure etxea. Ibai zaintzen gabiltza, ahal dugun hoberen, dakigun hoberen. Gauak luzeak izaten hasi dira, baina argi guzti honekin ez dago lo egiterik.

No hay comentarios: