2011-03-02

SOFA BATEAN KANTAN


Oier bizpahiru aste barru Bruselara etorriko da. Autobusean, banatzen gaituzten 300 kilometroak egingo ditu eta ni Gare du Nordera bila joango naiz. Isa eta Naia Eurodisneyra doaz, Isaren amarekin. Oierrek eta biok plan bat daukagu. Laster Baga-Bigan zeozer aurkeztuko dugu, oraindik ez dakigu zer... baina momentuz bertsioekin hasiko gara... Oierrek esaten duen bezala, talde eta bakarlari guztiak horrela hasi dira, eta gu horrela hasi ginen behin. Eta gero bukatu genuen. Bakoitza bere aldetik hasi ginen eta orain, batera hasteko garaia heldu dela uste dugu.
Urteak pasa direnez, eta ahots eta gitar kordak berotzen has daitezen, oinarrietatik hasi behar dugu. Ideia parea daukagu jada eta Oier Londresen jotake ari da musika prestatzen, ez dakit ba nire eztarria bere melodien antzera musika egiteko kapaza izango ote den. Argi daukadana gauza bat da, gozatu egingo dugula... Gure lagun bik etxeko sofan behin egin zutena bidali digute, inspirazio iturritzat, edo:



Emozionata nago jada
eta sentsazio honek parerik ez dauka.
Dopamina gora,
musika ere.
Gora bihotzak!
Altza ditzagun kopak!
gero,
gerokoak...

No hay comentarios: