2011-03-25

RAY KURZWEIL


Ostirala da. Aspaldi ez dut idatzi. BagaBiga hutsik dago. Atejoka ibili da gazteren bat gaur gauean, gauaren ordu txikietan... enparantzako elizako kanpai gutxi entzuten diren orduetan. Eta ostirala denez trailerrak ikusten hasi naiz.
Doku berri bat, beste trailerretatik aparte egotea merezi duena:



Etorkizuna dakien beste norbait. Zientzilari, gaizkile, diru egarridun, ahobero ala zoroa? Ray, mundua pikutara joan dela badakigu!!! Dena arinegi doala (gure lehen mundu kakati honetan behintzat) errealitate bat da... Hori ez da etorkizuna! hori gaur da! Gerrak edonon daude, kultura ez zaio inori axola... dirua eta dirua... eta zuk ederki baino hobeto dakizun beste guztia. Melodramarik gabe.

No hay comentarios: