2012-12-03

UCCLE VI


Gure auzoko etxe gehiago, flickrtik:






Ibairekin pasiran irten eta urtarrilean (aurten, iaz badirudi ere) harrapatutako etxetxoak dira.

KILL FOR LOVE


Everybody's got a secret to hide...



Chromatics taldeko lan berria etengabe entzuten ibili naiz azken hilabete hauetan. Uste dut ez dudala Kill For Love (2012) diskotik Bagan ezer jarri oraindik. Neil Youngen bertsioa eta gero dator diskoari izena ematen dion kanta zoragarri hau.

Drive filmea ikusita daukazu? Ez? Ikus ezazu! Ulertuko duzu zertara datorren ideien asozioazioa. Halere hori igual dio... joan zaitez pelikula ikustera oraintxe bertan.

Ziur naiz Guillaumen zerrendan egongo dela...

2012-11-30

RECUÉRDA®TELO


El recuerdo es un arte;
recordáte.
¡cómo! ¿ya no te acordás?

El artista sirve
aunque no produzca riqueza
convertido en producto.
Pregunta sin respuesta
vestido de mentiras
sin vergüenza aparente
denunciando sin solución.

Te recuerda
que puedes ser otros;
te invita a
soñar sin pesadillas
ganar sin trabajar
gozar sin sufrir
imaginar sin ser
ser sin querer
querer sin engañar
engañar sin dañar
dañar sin asesinar
asesinar sin pagar.
Labor social marchita.

¿Por qué quieres
gastar una sola vida?
¿Por qué te dejas aburrir?
¿No te quedan ganas?
¿Por qué pierdes el tiempo?

No te das cuenta.

Reinvéntate
pronto será tarde.
Rehazte. Eso también es un arte.
Al tiempo no le derrota nadie.
acabará contigo pronto;
recuérdate.



A falta de tiempo para irme a Salamanca. La foto la he sacado del último post del blog del European Tour de Berri Txarrak. A saber quien es el artista.

EMAKUME GIDARIAK


Ez zaizkit kotxeak gustatzen. Emakumeak aldiz bai. Batzuek matxista puta bat naizela uste izango dute argazki hauek ikusi eta gero. Emakumeek gaizki gidatu ohi dutela uste izango dutenak ere ugariak izango dira. Ni bien artean nago (grisa bezala)... eta edertasuna baino ez dut ikusten. Beste guztia zure buruan dago. Ni gidaria baino ez naiz:










Argazki gehienak Onfal jaunaren ganbaratik datoz, berarenak ez diren arren. Bestela hemendik edo handik.

NOW YOU SEE ME


Ala ez?

BASOKO ISTORIOAK


Lokatzaz beteta etorri naiz handik beste behin ere:

Hay un extraño en el bosque. Nadie sabe de dónde ha venido, ni lo que quiere. No guarda ningún parecido con nada que se hubiera visto antes por allí y además emite una extraña y débil luz. Los seres vivos se esconden, huyen y evitan el contacto con esta nueva criatura, pero un habitante del bosque, el más valiente entre los más curiosos se acerca con sigilo en busca de respuestas…



Inigok argazkiak egiten dituela badakizu. Teknika hobetzen joan da. Orain argazkiaren bizitza propioari hitz batzuk gehitzeko garaia iritsi dela ematen du. Berri ona, gero! Basoko istorioak kasu.

2012-11-29

LAMIA


Atzerritik ezin hurbil egon,
barnealdean ezin hurbilago;
                          ezinegon.

Mendi-itsasoko
               gorputz
merkatu-tabernako
                 doinu
azala belus-egur
nolakoa da zure arima
euskal-lami maitxia?

Bi eratakoak
gara denok kanpotik
amamaren ustez;
jantzita ederrak bai
baina biluzterakoan itsusiak direnak.
Eta besteak. Alderantzizkoak.

Lamia ezik, magiagatik agian.
Koloredun oihal 
zein gorputzeko tonu,
perfektua dela dio
Kama jainko hegalariak.

Salbuespen barik araurik ez.
Desirak arauei muzin.
                                                          Lamia. ai, Lamia!