2012-09-05
MORFEOREN PUTA
Elurren erdian hotza eta hotza,
haizean Cortazarren amets bat doa;
errugbi jokalari bat lez
igo ditut metroko azken eskailerak
egunerokotasunaren zelaira bidean.
York Berrian. Argia aurpegian.
Zurekin dantza egin nahi dut
afari eder batekin hasi
doinuak Luna eta Di Francorenak.
Kaleetan gora Francoak
Antzokietan gora ETAk
Gau haietan gizon bihurtu
eta zure ondoan
apurtu eta berregin nintzen.
Onirikotasunean
bizirik nagoela ziur naiz.
Gauarekin nahastuko gara
munduarekin talka egin,
kontzientziak jeiki
eta Morfeoren maitaleari larrua jo
aurretik eta atzetik.
Julio iratzarriko da
izarrak dira piztuko
gauak iluminatuko
eta hiltzerakoan
zugan izango naiz soilik.
2012-09-03
ETXEKO ZERUAK V
Ganbara garbitzen, dena bere tokian jartzen... baina zein da zeruaren tokia? benetan hor goian egotea? hori bakarrik?
BORRON Y CUENTA NUEVA
Los malos recuerdos
nunca se van
son como las manchas de grasa
al mojarlos con agua
solo se esparcen
y puede que se aclaren
pero no desaparecen.
Como las mujeres
que nunca te amaron.
EDUCACION PROHIBIDA
Oierrek aurreko egunean lehergailu honen berri eman zidan. Hemen trailerra:
Normalean youtubeko bideoak bideo laburrak dira, edo izan behar dute, arrakasta izateko, publikoaren arrakasta, alegia. Zenbakien arrakasta. Baina pelikula hau ez da normala. Abuztuaren 13an estreinatu zen, eta arrez geroztik joan diren aste bitan, bi milioi ikusle baino gehiago begiratu dituzte dokumental honen bi ordu t'erdiak. Bai. Youtubeko bideo bat bi ordu baino gehiagokoa... Ba hori, pelikula hau ez dela normala.
Arazo larri baten aurrean ezin garelako lehenengo pausoan gelditu, ezin garelako arazo bat dela baieztatu... hortik aurrera joan beharko ginateke. Arin. Aldatzeko hainbeste dagoenean errexa izan beharko litzateke zeozer aldatzea, ezta?
Hemen egitasmo akojonante honen webgunea. Bertatik pelikula torrent bidez edo deskarga zuzena bidez jaitsi dezakezu ere, 1080p kalitate hobezinean.
2012-08-31
2012-08-28
OLD PINE
Ben Howard ez nuen ezagutzen, gaur arte. Joder:
Every Kingdom diskoko lehen kanta. Beste bederatzi dago.
Eta BBCrentzat hau egin zuen ere:
We grow, we grow, steady as a flower.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)