2012-09-03

EDUCACION PROHIBIDA


Oierrek aurreko egunean lehergailu honen berri eman zidan. Hemen trailerra:



Normalean youtubeko bideoak bideo laburrak dira, edo izan behar dute, arrakasta izateko, publikoaren arrakasta, alegia. Zenbakien arrakasta. Baina pelikula hau ez da normala. Abuztuaren 13an estreinatu zen, eta arrez geroztik joan diren aste bitan, bi milioi ikusle baino gehiago begiratu dituzte dokumental honen bi ordu t'erdiak. Bai. Youtubeko bideo bat bi ordu baino gehiagokoa... Ba hori, pelikula hau ez dela normala.



Arazo larri baten aurrean ezin garelako lehenengo pausoan gelditu, ezin garelako arazo bat dela baieztatu... hortik aurrera joan beharko ginateke. Arin. Aldatzeko hainbeste dagoenean errexa izan beharko litzateke zeozer aldatzea, ezta?

Hemen egitasmo akojonante honen webgunea. Bertatik pelikula torrent bidez edo deskarga zuzena bidez jaitsi dezakezu ere, 1080p kalitate hobezinean.

No hay comentarios: